Osasun arloko desberdintasunak murrizteko
Osasuna Hiria Ateleria
Osasun Hiria Ateleriak zeharkako ikusmolde proposatzen du. Elkarteak, osasun etxeak, osasun arloko profesional liberalak, erakundeak, tokiko elkargoak eta biztanleak biltzen ditu.
Baionako lehentasunezko auzotegietako herritarren osasun egoera hobetzeko asmoz, Osasuna Hiria ateleriak metodologia zehatz bat plantan ezarri du:
- bizilagunen osasun arloko beharrak hauteman
- osasun arloko arazoak aipatzeko lan taldeak bildu eta animatu
- lehentasunak zehaztu eta Baionarrei zuzendu osasunaren aldeko prebentzio eta hezkuntza ekintzak partaidetzan plantan ezarri
- lan hau Euskal Herriko Osasuneko Tokiko Kontratuaren baitan sartu
- OHA ekimena segitu eta ebaluatu
- Lehentasunezko auzotegietako herritarren osasunari onuragarriak zaizkion baliabide pertsonalak eta portaerak indartu.
- Osasuna bakoitzarentzat lehentasuna bilakarazi eta publikoak eragile eta automoak izatera bultzatu.
- Artei eta osasun zerbitzuei heltzeko bidea erraztu.
- Profesionalen osasunaren sustapena eta hezkuntzaren kultura bateratu bat garatu « osasunerako ekintzen » eraginkortasuna eta kopurua azkartzeko lurraldean.
- Mounédé-Gurutze Saindua eta Maubec-Zitadela auzotegietako biztanleen osasunaren onurako ingurumen fisikoak hobetu.
- Jendarte, osasun eta hezkuntza munduko profesionalekin eta herritarrekin partekatu lurralde mailako osasun egitasmoa ko-eraiki.
- Osasun publikoko lurralde mailako politika bat garatu eta animatu.
Kirola Osasuna Ongizatea
- Baionako bideetan ibilketen programa bultzagarria - eguneroko ibilketa sustatzea eta belaunaldi arteko gizarte-lotura sortzea.
- “Pantailekiko heziketa, mugituz” ibilbidea - helburu bikoitza: sedentarismoaren aurkako borroka eta pantailekiko heziketa.
- Jarduera fisikoa sustatzea kolegioan: Lurraldeko kirol-, aisialdi-jarduerak eta jarduera fisikoak ezagutzeko rallyak.
Emazteen osasuna
- Emazte bitartekari talde bat osatzea, Ipar Euskal Herriko familia plangintzarekin partaidetzan.
- Sexu-osasunari buruzko tailerrak, kopuru gutiko taldetan, “Maitasuna, harremanak eta beste aipatuko bagenitu?”, “Jarraipen ginekologikoa eta sexu-osasuna”.
- Emazteei zuzendutako kanpaina nazionalei sentsibilizatzeko ekintzak (adib. bularreko minbizia).
Elikatzea eta garapen iraunkorra
- Elikatze-heziketa ibilbidea koordinatzea: Croc Ta Nature (Izadia karruska) ekintzak Hiriko Lehentasunezko Auzotegietan (QPV) (eskoletan eta kolegioetan).
- 0-15 urtekoen elikatze-heziketaren arloan esku hartzeko gune pedagogikoa pikoan ezartzea.
Substantzia psikoaktiboen kontsumoari lotutako arriskuen prebentzioa
- 11-25 urteko gazteen eta beren familien aldean, mendekotasun-jokabideen prebentzio ekintzak garatzea, lurraldeko eragileekin.
Elkarrekin bizitzea eta gaitasun psikosozialak garatzea
- “Kolegioan elkarrekin hobeki bizitzea hobeki ikasteko” ekintza, lehen mailako eskolei zuzendua.
- Osasuna-ingurumena egitasmoa, Gurutze Saindu auzotegiko Gainetan: “Ingurumen sano bat elkarbizitza hobea izateko”.
Gurasotasuna eta osasuna
- “Osasun Prebentzio” tailerrak Lehentasunezko Hezkuntza Sareko (REP) eskola eta kolegioetako guraso-guneetan.
- “Loa osasuna da” ekintza, Baionako Lehentasunezko Hezkuntza Sareko ama eskoletako eta haurtzaindegietako gurasoen aldean eta Ama Haurren Babesa zerbitzuaren aldean (Hiriko osasunaren arloa).
- Pantailekiko heziketarako pedagogia-bideo bat sortzea, “Nire haurrak, arrisku numerikoak: ulertu!” gurasoei zuzendua, zerbitzu herritarraren boluntarioen eskutik (2020/2021 urtekoak).
Osasuna, detekzioa eta txertaketa prebentzioa
- Diabetesa prebentzio bide bat gauzatzea Hiriko Lehentasunezko Auzotegietan: Hiru prebentzio tailer: “Diabetesa arriskua eta nire egunerokotasuna”, “Haurdunaldiko diabetesa”, “Estresa menperatzea”, batbederari egokitutako azterketa batekin, erizain batek lagundurik.
- Bularretako, koloneko eta beste minbizien detekzioak sustatzea.
- Txertaketari balioa ematea.
- Entzumen-arriskuen prebentzioa gazteen aldean eta entzumena galtzearen prebentzioa adintsuen aldean.
- Herritarren osasun egoeraren ezagutza eguneratzeko, auzotegiei buruzko osasunaren tokiko diagnostikoa partekatua da Baionako Hiriaren politika eraginkor bat finkatzeko: osasun egoeraren eta honen determinanteen hobetzeko helburuak zehaztu; eskubide sozial, artak, prebentzioa eta osasunerako bidea erraztu; prebentzioa eta arten lortzeko disfuntzio nagusiak aztertu; arten eskaintzaren kalitatea eta antolaketa ebaluatu; prekaritate egoeran dauden publikoei harrera eskaintzen dieten profesionalek formakuntza mailan dituzten beharrak identifikatu.
- Inkesta partekatua 11 eta 25 urte arteko gazteek mendekotasunak sortzen dituzten pratikekiko harremana ikertzeko: alkohola, tabakoa, pantailak, droga debekatu eta beste.
- “Osasun Bus ibiltaria” proiektua: herritarrengana jo haien bizi tokietan, osasun orokor gaiei buruz lagun giroan, bakoitzak gauzak adieraz eta parteka ditzan. Osasunaren sustapeneko profesional, gaikako aditu, animatzaile, jandarte langile... batzuek animatu informazio eta detekzio lekua izanen da ere.
- “Jakintzen bidegurutze” ateleriak: prekaritatean dauden herritarrek haien bizipenetatik datozen haien jakintzak jakintza zientifiko eta profesionalekin partekatu ahal izateko baldintzak sortzea ahalbidetzen duen dinamika. Jakitate desberdin horiek ezagutza bat eta ekintza molde osotuago eta inklusiboak ekoizten dituzte.
Garapen sozial, indibidual eta ekonomikorako baliabide bat da osasuna: lurralde batean ongizatea eraikitzea da helburua. Pertsona baten osasun egoera osatzen dute faktore indibidual, sozioingurumeneko eta ekonomiko desberdinek. Osasunaren determinante gisa hartuak dira.