HJLZ / ADINEKO PERTSONA AUTONOMOENTZAKO EGOITZA

Soleil Autonomia egoitza

HJLZ-ak kudeaturik, adineko pertsonak aterpetzeko erakunde medikuntza-eta-jendarte erakundea da Soleil Autonomia egoitza. Medikalizatua ez den aterpetze egitura honek F2 motako etxebizitza pribatiboak proposatzen ditu. Eguneroko bizitzako egintzak bakarrik segurtatzen gai diren 60 urte baino gehiagoko pertsona sendo eta autonomoak, bakarrik edo bikotean, hartzen ditu.

70 lekurekin, bakartzeak mendekotasun larriagotze faktore bat osa dezakeen adinean lotura soziala mantentzea du xede egoitzak. Honela, egituraren funtzionamendua egoiliarraren autonomia zaintzeko moldean antolatua da. Bere ingurumenari irekirik izan nahi du egoitzak: hiriko benebolo batzuei eta erretretadun guziei irekiak zaizkie aretoak.

Erabiltzailea, pertsonaren errespetua egunerokoan aplikatzean bermatzen diren balioak errespetatu eta errespetarazteari atxikiak dira profesionalak eta administratiboak. Balio hauek Hartutako pertsonaren eskubide eta askatasunen Kartan ekarriak dira.

Egitura ez medikalizatua da autonomie Soleil egoitza. Kanpoko artatzaile batzuk hartzen dituen egoiliarrak bere medikua, farmazialari, erizain, arta kabinete, etab... hautatzeko askatasuna atxikitzen du.  

Etxebizitzaren mantenuak nagusiki egoiliarraren ardurapean gelditu behar du, haren ahalmenen arabera. Pertsona bera sostengatu eta zeregin horretan laguntzea du xede sozial langile baten presentziak. Astean 2 oren inguruko jarraipena eskainia zaio egoiliar bakoitzari.

Hornitzaile batek prestatu apairuak, desberdinak, orekatuak eta egoiliarren osasun egoerari egokituak (erregimenak). Dietalari batekin apailatuak dira menuak.

Bazkaria denen artean jantegi gelan egiten da. Gosaria eta afaria egoiliarrak berak segurtatzen ditu, bere etxebizitzan. Bakoitzari parada ematen zaio afari bat hornitzea hala eskatu ondoren.

Adineko pertsonaren bakartzea hautsi, haren ahalmen fisiko eta kognitiboak akuilatu, auzotegira buruzko irekidura faboratu aktibitateak eta ostalaritza egoikiarrak ez diren seniorrei irekiz, partaidetza garatu egoiliarrei laguntza orokorra eskaintzeko, jendarte aniztasuna eta belaunaldien arteko loturak faboratzea ditu xede Soleil Autonomia egoitzak. 

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 17:00etara irekia da hargunea.

Onarpen baldintzak

Onarpen eskaera txosten bat bete behar da. Onarpen batzordean aztertua izanen da.

Onarpen egunean, egonaldi eta azpi-alokatze kontratu bat emana zaio egoiliarrari izenpe dezan. Kontratu horretan atzematen dira besteak beste funtzionamendu araudia bai eta fakturatzea eta prezioei dagozkien elementu guziak.

Finantzamendurako lor daitezkeen laguntzak 

Jendarte laguntzaren ahalmena du egoitzak.

Aterpetzerako jendarte laguntza. Baliabide baldintzak bete behar dira laguntza horren lortzeko eta familia elkartasuna suposatzen du. Departamenduko Kontseiluak ematen du.

Xehetasun gehiago ukaiteko,  ASH txostena deskargatzen ahal duzue

Bizitegi laguntza (APL).

Soleil Autonomia Egoitzaren prezioa
2020ko uztailaren 1ean aplika daitekeen eguneko prezioa26,54€