BESTEEN MENEKO DIREN ADINEKO PERTSONEN HARRERA

Harambillet Ehpad-a/Bmapae

Baionako HJLZ-ak kudeaturik, sozial eta medikuntza eta jendarte egoitza da Harambillet deitu Besteen Meneko diren Adineko Pertsonen Aterbetze Egoitza (ehpad/bmapae). Aterpetze iraunkorreko 80 tokirekin, ingurune erosoa eta segurtatua ezkaintzen die egoitza honek gure aitzinekoei.

Covid-19ri lotu osasun krisiagatik : hurbilekoei bisitak 2020ko azaroaren 5era ezeztatuak dira, gero erreserbatzea egin ondotik bakarrik 05 59 55 35 42 zenbakira deituz.

Ehpad/Bmaph batean onartua izateko, 60 urte eta usaiako bizitzako egintzak burutzeko, eguneroko artak ukaiteko eta jarraipen baten beharra ukan behar da. Ohartzekoa da diru laguntza hauek gastu batzuen ordaintzeko onartuak izan daitezkeela.

Ehpad/bmapae batean onartua izateko eskaera txosten bat bete behar da "via-trajectoire.fr" gunera joz. Administrazioari eskaini atal bat eta familia medikuak bete behar duen medikuntzari eskaini beste atal batez osatua da txostena. Onarpen batzordean aztertua izanen da.

Onarpen egunean, egonaldi kontratu bat emana zaio egoiliarrari izenpe dezan. Kontratu horretan atzematen dira besteak beste funtzionamendu araudia bai eta fakturatzeari dagozkion elementu guziak.   (2020ko prezioak)

Harambillet Ehpad/Bmapae tarifak
Eguneko batez besteko prezioa (2020ko eguneko tarifa uztailaren 1ean aplika daitekeena)49,60€
Aterpetzea49,76€

Besteen meneko GIR 1-2

23,96€

Besteen meneko  GIR 3-4

15,20€

Besteen meneko  GIR 5-6

6,46€

 

Jendarte laguntzaren %100eko ahalmena du egoitzak

  • Aterpetzerako jendarte laguntza. Baliabide baldintzak bete behar dira laguntza horren lortzeko eta familia elkartasuna suposatzen du. Departamenduko Kontseiluak ematen du.  ASH txostena fitxategia deskargatu.
  • Autonomia laguntza pertsonalizatua (APA/ALP).  Gure egoitza zuzkidura osoan izanki, laguntza hau egoitzari zuzenki emana izanen zaio eta ez da fakratzetik kendua izanen. Hala ere, irabaziek ez dute muga bat pasatu behar laguntza hau lortu ahal izateko. Nahitaezkoa da txosten hau osatzea sartzean.  APA txostena deskargatu.
  • Etxebizitza laguntza (APL/ELP). Guk dugu txostena osatuko egoitzan sartzea.

Aterpetze iraunkorreko 80 tokirekin, eguneroko bizitzako egintzetan mediku artak eta jarraipen baten beharra duten besteen meneko diren 60 urte gehiagoko pertsonak aterpetzea ahalbidetzen du Harambillet Ehpad/Bmapae-k. Medikuntza arloko arduraz gain, lotura sozial baten atxikitzea faboratzen du Harambillet Ehpad/Bmapae-k egoiliarrei aktibitateak, animazioak eta ateraldiak proposatuz. Bakoitzaren intimitatea errespetatu eta askatasun osoz haien familiak eta ahaideak errezibitzea ahalbidetzen die Ehpad/Bmapae-k, lotura sozial eta familiarra honela faboratuz. Helburutzat dauka ere duintasuna zaintzea eta bizi bukaera laguntzea. 

Erabiltzailea, pertsonaren errespetua egunerokoan aplikatzean bermatzen diren balioak errespetatu eta errespetarazteari atxikiak dira profesionalak eta administratiboak. Balio hauek  Hartutako pertsonaren eskubide eta askatasunen Kartan eta  besteen meneko den adineko pertsonaren eskubide eta askatasunen kartan ekarriak dira. .

 

Egoitza medikalizatua da eta medikuntza eta paramedikuntzako (mediku koordinatzailea, erizainak, gau/eguneko erizain laguntzaileak, psikologoa, birgaitzaileak) langile taldeak enplegatzen ditu. Langile taldeak egoiliarra leguntzen du: apairuak hartzean, higiene artak egiteko, janzteko eta eranzteko, lekuz aldatzeko, joan-etorriak egiteko.

Arta eta aterpetze sailetako langileek segurtatzen du gaueko zaintza.

Banakako logela batean aterpetua da egoiliarra. Halaere, logela bikoitza bat hartzeko aukera eskainia zaie haien bizi amankomuna segitu nahi duten familia bereko pertsonei. 

Aterpetzeari lotuak diren zerbitzuetan aldi berean sartzen dira aretoen mantenua eta garbiketa, arropen garbiketa eta janaria.

Aterpetze arduradun batek, langile sozialek, arropa garbitzaile batek eta mantenuaren arduradun batek osatzen dute zerbitzua.

Hornitzaile batek prestatu apairuak, desberdinak, orekatuak eta egoiliarren osasun egoerari egokituak. Dietalari batekin apailatuak dira menuak.

Aktibitate soziokulturalak erregularki antolatzen ditu animatzaileak, halanola:

  • soinketa eztia
  • belaunaldien arteko elkartzeak
  • oroimen edo sorkuntza ateleriak.

Gainera, egoitzak partaidetzak finkatu ditu kanpoko eskuhartzaileekin: mediateka, epizera ibilkaria, abere bitartekaritza, aisialdi zentroak…

Egoiliarrak hala eskatuz gero, ileapaintzaile bat, estetikalari bat, oin-artatzaile bat etorrarazten ahal ditu, eta fresak egoiliarrak ditu zuzenki ordainduko.

 

Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 17:30etara irekia da hargunea.
Harrera langile batek, idazkari batek, kontugile batek eta zuzendari batek osatu taldeak egoiliarra lagun dezake bere administrazio urraspideetan.