BIOANIZTASUNA HIRIAN

Bere erleak zaintzen ditu Baionako Hiriak

Baionako Hiriak, elkarteetako partaide anitzekin batera, «  Erlea gure zaintzaile baliotsua  » egitasmoa abian ezarri du 2017an, erleen desagertzearen kontrako ekintza konkretuak burutzeko. Hiriaren bihotzean ezarri bi erlategi pedagogikoak eta pentze ezti-emaileak sortzeak gauzatzen dute Baionak duen gure bioaniztasuna baesteko gogoa eta, molde zabalagoan, duela hamar urte baino gehiago garapen iraunkor baten alde jotzeko desmartxa batean sartzeko engaiamendua.

Bi erlategi Baionan eta Euskal Herriko erle beltza

Balichonen eta Caradocen kokatuak dira bi erlategiak. Hiriko zurginek eraiki hiru kofoinez osatuak dira denak. Euskal Herriko Erle Beltzaren etorkitik datoz erle mulkoak.

Erleak gure lurraldean egoteari gutariko denak usatzea du helburu erlategi hauen plantatzeak, haien lana behatzeko eta gure jendartea eta gure ingurumenaren onurako duten zeregina ulertzeko. 

Ateleriak erleen zeregin premiatsua hobeki ezagutzeko 

Erlategi hauek biziarazi eta 6 urtetik goitikako guziei irekiak diren ateleriak proposatzea Artpiculture elkarteari eskaini dio Baionak. Asmoa ondokoa izanez:

  • publikoa erleak zaintzeari sentsibilizatzea eta bioaniztasunari heztea erleen mundua ezagutaraziz,
  • jendarte kohesioa azkartu animazio tresna honen inguruan besta giroko gertakizun desberdinak antolatuz, eztia bildu eta partekatuz,
  • erlezaintzako teknikak ezagutarazi lehen irakaspen bat eskainiz interesatuak diren pertsonei.

Osoki Hiriak diruztaturik,publiko guzientzat urririk dira ateleria hauek,  nectar@artpiculture.org edo au 06 89 49 74 06an izena eman ondoren.

Erleak Baionaren bihotzera xurgatzera itzul daitezen

Beste hiri gune guzietan bezala, baionar erlezainek behatzen dute horrela, urtez-urte, haien erlategietako  bizitzaileen kopurua molde kezkagarrian apaltzen zela. Haien bizibide baliabide nagusien eskasteari zor zaio gehienik egoera hori: lore ezti-emaileek ekoiztu polena, nektara, propolis eta lezti-ihintza.

Gure hirian hiltzen ziren erle kopuru handiaz oharturik, erleen biziraupenari ezinbestekoak zaizkion landare eta zuhaixka ezti-emaileen zeregin nagusiari buruzko lan bat eraman du herriko etxeak 2019an.

Pentze loretsu berrien sortzea

Zerbitzu zibikoan diren boluntario gazte batzuen ideiari jarraikiz eta Berdeguneen zerbitzuaren sostenguarekin, landare ezti-emaile haziak erein ditu nagusiki Baionak pentze berri batzuetan, besteak beste Lachepaillet harresiaren oinean.

Pentze hauek, bioaniztasuna hiriaren bihotzean laguntzen duten  ordu arte zeuden pentzeak eta landareen aberastasun ugariak (lore multzoak, eremu oihantsuak...) osotzen dituzte.

 

Zoin dira landare ezti-emaileak?
Landare guziak ez dira ezti-emaileak. Hona hauetako batzuk: gereziondoa edo sagarrondoa bezalako zuhaitzak, kosmosa edo landapinta bezalako loreak, elorri zuria edo ceanotusa bezalako zuhaixkak edota ere  belar xuta eta  erromania bezalako landare usaintsuak.