BAIONA HISTORIKOA

HOBETU: bizitegi zaharrak eraberritzeko laguntza

Partikular edo profesional adiskidea, Geltokia-Maubec-Santa Katalina, Baiona Handi edo Ttipiko auzoetan bizi zara, obrak egiteko aholku tekniko baten edo diru-aterabide baten bila zabiltza? HOBETU dispositiboaren bidez, Baionak zure proiektuan laguntzen zaitu.

HOBETU, zer da?

"Arte eta Historia Hiri eta Eskualde" labelak erakusten duen bezala, Baionan arkitekturazko ondare arraro bat bada. Aberastasun historiko honek Baionako Hiria auzo zaharrak babesteko eta balioztatzeko politika bat eramatera bultzatu du. Haatik, bizitegiei eta saltegiei zuzendutako laguntza teknikoak edo diru mailakoak ez zaizkie beti ulergarriak jabeei eta alokatzaileei. HOBETU dispositiboaren sortzearen bidez, Baionako Hiriak eta bere partaideek urririkako eta banakako sustengua eta diru laguntza proposatzen dituzte, eraikin zaharrei osoki zuzenduak.  

Zein obrendako?

  • Eraberritze orokorra: hoditeria, elektrizitatea, haizeztapena, teilatua, arraspatzea
  • Sute-Segurtasuna: hutsarazte segurtatua, kea kentzea, su ebakia
  • Hobekuntza termikoa: arotziak, berotzea, isolamendua
  • Elbarritasunari egokitzea: bainu-gelak, irisgarritasuna
  • Ondarearen balorizazioa: emokadurak, leihoak, balkoiak, burdina-obrak, eskailera etxeak
  • Merkataritza erakargarritasuna: aitzindegia, erakusleihoa

Nola?

  • HOBETUren kargua duten zerbitzuekin harremanetan sartu
  • Bizitegia bisitatu
  • Diru laguntza eskatzeko txostena osatzeko laguntza
  • Obrak burutu
  • HOBETUren kargua duten zerbitzuen araberakotasunaren bisita
  • Diru laguntzen ordainketa

Obrak hasi baino lehen:

  1. Hirigintza baimenak ukan behar dira,
  2. Diru laguntza txostenak ekarri behar dira.

 

Nori zuzendua?

  • Jabekideen Sindikatuei
  • Bertan bizi diren jabeei
  • Alokatzen duten jabeei
  • Alokatzaileei
  • Merkataritza lokalen jabeei eta alokatzaileei

Zein aholkurako?

HOBETU dispositiboaren kargua duten Hiriko zerbitzuak zure zerbitzuko dira batbederari egokitutako eta urririkako aholkuak emateko:

  • Zure bizitegiari edo eraikinari dagokion galdera orori buruzko argibideak
  • Laguntza desberdinei eta aplika daitekeen araudiari buruzko argibideak
  • Tokian bertan bisita eta diagnostikoa
  • Aholku teknikoak eta bideragarritasun ikerketa
  • Obren gastuen eta bil daitezkeen diru laguntzen estimazioa
  • Diru laguntzak eskatzeko txostenak prestatzea eta segitzea.

Zein auzoetarako?

Bizitegiak hobetzeko laguntzak, alde zaharretik kanpo

EHEk laguntzak plantan ezarri ditu, interes orokorreko programa baten esparruan. Baldintzak ezagutzeko, beherean klik egin ezazu: