ARRISKU NAGUSIAK

Segurtasuna eta prebentzioa Baionan

Badu zenbait urte orain Baionako Hiria inplikatzen dela arrisku nagusien prebentzioan. Jasan ditzakezuen arrisku eta gertakari nagusi bat gertatzerakoan ukan beharreko jarrerei buruzko informazioak ematen dizkizue.

Uholde arriskua

Errobi eta Aturri bazterretan kokatu bizitegi eta bideak hunkitzen ditu arrisku honek. Handiagoa da itsasgora handia eta marea koefiziente azkarra aldi berean gertatzean.

Zer egin uholde alerta baten kasuan?

  • Ateak eta leihoak hetsi 
  • Altzairuak goratzen entseatu
  • Argindarra eta gasa moztu
  • Etxebizitzetako goragoko esteietara igan
  • Joan-etorririk ez egin
  • Telefonoa ez erabili
  • Sokorriko argigailu mugikorra (elektrika tortxa ordezko pila batekin) eta bateria darabilen irrati bat hartu.
  • Egoeraren bilakaeraz berriak hartu France Bleu Pays Basque (103.3 FM) entzunez 

Ekaitz arriskua

Baionako Hiria, Atlantikoaren aldean kokatua izanik, ekaitz arriskuak bereziki hunkitzen du. 

Zer egin ekaitz alerta baten kasuan?

  • Etxean egon eta berina zabalak babestu
  • Obralekuetatik urrundu eta teilatu, aldamioetan eta kanpoan eaman jardun oro gelditu.
  • Ez gerizatu arbolen azpian,  gai gogorrez egin aterpe batera jo
  • Telefonoa ez erabili
  • Sokorriko argigailu mugikorra (elektrika tortxa ordezko pila batekin) eta bateria darabilen irrati bat hartu.
  • Egoeraren bilakaeraz berriak hartu France Bleu Pays Basque (103.3 FM) entzunez 

Istripu teknologikoak eragin ditzakete Baionan egin produktu toxikoen hornitzeak eta plantatuak diren industria batzuek: leherketa, isurtze toxikoa, ekai lanjerosen garraioa.

Zer egin alerta teknologikoaren kasuan?

  • Istripuaren zonaldetik joan
  • Eraikin hurbilenean sartu
  • Arnasa hartu, kilika gaizto edo usain azkar bat agertzean, mokanes edo oihal busti bat sudur gainean emanez
  • Ateak eta leihoak hetsi eta aire sarbideak tapatu
  • Haizeztatze sistemak gelditu
  • Egoeraren bilakaeraz berriak hartu France Bleu Pays Basque (103.3 FM) entzunez 

Alerta kasuan

Alerta kasuan, sirena batek gora eta beherera doan seinale luze, modulatua eta minuta bateko hiru sekuentziaz osatua igortzen du.

L’approvisionnement de produits toxiques de certaines installations industrielles à Bayonne présente des risques d’accidents technologiques : explosion, fuite toxique, transport de matières dangereuses.