SEGURTASUN PUBLIKOA
Hondatzeko arriskua agertzen duten eraikinak
Bi aplikatze kasu: usaiakoa eta berehalakoa
Sendotasun akats batengatik segurtasun publikorako lanjer bat ekartzen ahal duen imuble eraiki bat da hondatzeko arriskua agertzen duen eraikina.
Kasuen arabera, bi prozedura aplika daitezke:
- usaiako arriskua hondatzeko arriskua agertzen duen eraikina ez delarik berehalakoan erortzekotan,
- berehalako arriskua, berehalako lanjerra agertzean, eta kasu honetan auzapezak gehiago luzatu gabe behin-behineko neurriak agintzen ahal ditu (segurtasun ingurua, leku husketa…).
Usaiako arriskua
Prozedura aplikatzen da murruek, eraikinek edo imubleek segurtasun publikoa mantentzeko beharrezkoak diren bermeak eskaintzen ez dituztelarik.
Berehalako arriskua
Berehalako arriskuak hunkitzen ditu hondatzekotan diren eraikinak eta hau berehala gertatuz gero bertan bizi direnei eta besteei kalte larriak eragiten ahal dizkietenak. Eraikinaren hondatzea edonoiz gertatzen ahal bada, kasu oso larria da. Auzapezari dagokio larrialdi egoera honen estimatzea eta ondorioz, auzitegi administratiboaren esku uztea egoera akta egin eta segitu beharreko prozedura erabakiko duen aditu bat izendatzeko gisan.
- Auzapezaren kargu ezarri polizia botere orokorrak arriskua eraikuntzaz kanpoko fenomeno natural batetik baldin badator: Lurralde kolektibitateen kode orokorreko L.2212-1, L.2212-2 et L.2212-4 artikuluak.
- Hondatzeko arriskua agertzen duten eraikinei dagokien araudia hunkitzen duten auzapezaren polizia botere bereziak: Eraikuntza eta bizitegiaren kodea L.511-1 à L.511-4 et R.511-1 artikuluak.