Informazio orokorra

Operadoreekin izenpetu hitzarmena: Baiona Hiriaren zeregina

Antena errepikagailu bat sortu edo aldatzeko egitasmo bat onartu edo  errefusatzeko ahalmenik ez du Baiona Hiriak, hirigintza araudia errespetatua ez bada salbu.

Hiriak operadoreei eskatzen diena

Hala ere, telefonia mugikorreko operadoreekin izenpetu hitzarmenari eta zerbitzuen zeharkako lan bati esker, Baionak baliabide guziak erabiltzen ditu egitasmoek denek telefonia mugikorrreko zerbitzuak erabiltzeko ahala ukan dezaten, aldi berean ahal bezain bat mugatuz herritarrek, eta besteak beste gazteenek, eremu elektromagnetikoen eragina ahal bezain guti jasan dezaten eskatzeko.

2015eko otsailaren 9ko legea, hor da Baionako Hiriko hitzarmena azkartzeko.

Herritarrak nola informatzen ditu Hiriak?

Aldaketa edo plantatze egitasmo berri oro burutzeko, informazio txosten bat eta erakusketa simulazio bat helarazi behar dizkio Hiriari, erran nahi baita herritarrek jasan ditzaketen sortu uhinen maila estimatuaren mapa bat.

Informazio hauek herritarren esku utziak zaizkie hiru astez hirigintzaren harreran, herriko etxean eta sail honetan.

Egitasmoaren 100 m-ko inguru batean banatu  Écho de la cité (herriko informazio aldizkaria) erabilia da herritarrak abisatzeko. 

Antena berrien plantatze egiatsmoak bururatzean, araudizko kontsulta gehigarri baten bidez herritarrek oharrak helarazten ahal dizkiete operadorea eta auzapezari.

Baionako Hiriaren ekimena edo araudiari buruzko xehetasun gehiago behar baldin baduzue, gure zerbitzuekin hitzordua hartzen ahal duzue inprimakia erabiliz.

 

Baionan dauden antenak lokalizatzeko:  Agence nationale des fréquences webgunearen Cartoradio mapara