Diru-laguntzak

Elkarteei diru-laguntzak

Elkarteen aldeko sustenguak, Hiriko ekintzaren funtsezko ardatza, era desberdinak ditu: diru-laguntzak, gelak esku uztea, Elkarteen etxea, Elkarte biziari eskainitako baliabide-gunea (CRAVA)…

Urtero, Baionako Hiriak diru laguntza ekartzen die elkarte batzuei, lurraldean ekintza bat bideratzen dutelarik eta gizarte-gaia edo egitasmoa tokiko interes publikokoa delarik.

Berdintasun eta gardentasun gehiago ekartzeko, 2018an Hiriak elkarteen aldeko diru-laguntzak esleitzeko araudi bat onartu du.

Araudi honen helburua da:

  • Baiona Hiriko esku hartzeen esparru orokorra mugatzea, elkarte egitasmoak ekartzen dituztenen aldera
  • Baionako Hiriaren diru-laguntzen kudeaketa jokabideen harmonizatzean parte hartzea, araudi-eginbideen errespetuan
  • Diru-laguntzen kudeaketa erak zehaztea, jarraibide saihestezinaren urratsak oroitaraziz
  • Hartzailearen engaiamendua ikuskatu, ekintzei dagokienez.

Barne araudi honek zehazten dituen neurrien errespetuak du elkarte bati diru-laguntza bat esleitzea baldintzatzen.

Bere ibilera diruztatzeko edo ekintza berezi bat bideratzeko, zure elkarteak Baionako Hiriari diru-laguntza bat eskatu nahi baldin badio, zure eskaera egin dezakezu:

  • linean, Nire Elkarte Kontua telezerbitzua erabiliz  

            - jadanik erabiltzaile izen bat baldin baduzu, Nire Elkarte Kontura joan zaitez 

            - erabiltzaile izenik ez baduzu, kontu bat sortzeko eskaera-orria linean bete ezazu.

  • diru-laguntza eskatzeko orria betez, paper formatuan, Herriko Etxeari zuzentzekoa eta bidaltzekoa:  

            - kirol-elkarteentzat

            - beste elkarteentzat

2017ko maiatzaren 5eko 2017-779 dekretuak dio agintari administratiboek edo erakunde publikoek publiko zabalari urririk uzten dizkiotela diru-laguntzen esleitzea finkatzen duten hitzarmenen funtsezko datuak, kontsultatuz edo deskargatuz.

Diru-laguntzen hitzarmenen funtsezko datuak.

Besteak beste, erakunde hartzailea, diru-laguntzaren gaia, bere zenbatekoa, mota, ordainketaren egutegia finkatzen dituzte datu horiek. Dekretua diruztatze-hitzarmen baten gaia diren diru-laguntzei baizik ez dagokie, gehienetan, zenbatekoa 23 000€ baino gorakoa delarik.

Datu horiek deskarga ditzakezu data.gouv.fr webgunean.

Baionako Hiriak, gardentasunaren esparruan, araudi eginbideez gora joan nahi du eta joan den urtean esleituak izan diren diru-laguntza guzien zerrenda argitaratu nahi du.

Esleitutako diru-laguntzak - 2019ko kontu administratiboa

Elkarteen diru-laguntzei eta diruztatzeari buruzko argibide gehiago

Service-Public.fr webgunean, elkarteen diru-laguntzei eta diruztatzeari dagozkien testu, orri baliagarri eta inprimaki guziak aurkituko dituzu.