Bizi hiritarra
Zakur mokordoen biltzeari buruz
Data honetan argitaratua
Han hemenka utzi mokordoak oraino anitz dira. Samurra eta sanotasun eskasa eragiten badute ere, beren oinen azpian aurki dezaketenaz kezkatu gabe bizi nahi luketen pertsonei nahigabeak sortzen dizkiete bestalde. Errespetuzko zakur jabe anitzek ontsa konprenitu dute beren zaintzagatik bilketaren erronka, beste batzuek, berriz, norbaitek beren partez eginen duela uste dutelarik. "Duela hamar bat urte Hiriko Garbitasun zerbitzuan ari naizela lanean", dio Sophiek. Hastapenean, bitartekotza handia egiten genuen, eta gelditu ginen gero, gure ofizioa zela erraten zigun jende hezgaitzaren parean gure buruak aurkituko mementotik… » Orduan, Baiona Ttipia auzotegian egun guziez dabil emazte gaztea, eratxiki dioten eremua baita. Bere ibilgailu ttipian, pala handiaren eta erratza ttipiaren laguntzaz, egun guziez hogeita hamar bat gorozki biltzen du, urarekin garbitu baino lehen, halabeharrez.
Kutsadura bisuala baino gehiago
Baiona Handiko, Baiona Ttipiko eta Sant Izpirituko karriketan egun guziez biltzen bi edo hiru agente dira. Bide gainean aurkitu kutsadurez arduratzen dira soilik, belarrean direnak neke handiagorekin garbitzen baitira. Beste arrangurarik sortzen du horrek : normalki denen artean partekatzekoak diren eremu horiek ez dira denentzat eskuragarriak ! Jabe batzuek eremu horietan beren zakurrak kaka egiten uztea haizu dutela pentsatzen segitzen dute.
« Ez da hola, oroitarazten du Jean-Luc Duten hiriko garbitasun zerbitzuburuak. Ezin da gehiago belarretan jarri, haurra baloian hartzen utzi eta hiriko baratzezainek berek ere ustekabeak dituzte belarra mozten garaia heldu zaielarik ». Errealitate horren aitzinean eta jendetasuna gehiago galdeginez, Baiona Hiriak dei bakar hori egiten du : « Bildu! ». Gainera, lekuan berean uzteagatik 70 €ko isunarekin zigor liteke.