Xarles Videgain bere familiaz eta Baionako auzapezaz inguratua © Ville de Bayonne - S. Hiribarren 

Ospakizuna

Xarles Videgain-ek Hiriko Urrezko Domina errezibitu du

Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, asteartea, Xarles Videgain hizkuntzalari eta euskaltzain emerituari harrera egin zaio Baionako Herriko Etxean. Karia horretara, Jean-René Etchegaray-ek, Baionako auzapezak, Baiona Hiriko Urrezko Domina eman dio.

Data honetan argitaratua

 

 

Xarles Videgain lan anitzen egilea da, tartean « Euskal Herriko lehen Hizkuntz Atlasa », iraupen luzeko lana, zeinean izugarri inbertitu den. 77 urterekin, letra-gizon ausart honek bere ezagutzak, trebetasunak eta bizitasuna euskararen zerbitzura jartzen segitzen du. Bere mintzaldian, euskaraz eta frantsesez egina, Lapurdiko hiriburuarekin duen atxikimenduari buruzko aipamenak egin ditu.

Hitzaldian, Jean-René Etchegaray-ek baionar honen ibilbidea eta lana goraipatu du, « euskararen berezitasunak goratuz, bere dimentsio unibertsala gogorarazteko parada eman digulako ».