Zinema, Erakusketa, Elkartasuna
Emazteen aurkako bortizkeria: Baiona Hiriak bat egiten du ekitaldien programazioarekin
Data honetan argitaratua
Azaroaren 22an, 20:00etan, « La Clef » deituriko antzezlan bat iraganen da Oreka zirkuko lokalean, Atherbea elkarteko eta Euskal Herriko Bortizkeria sareko indarkeriaren biktima diren emazteek eramana. Catherine Cabrol argazkilari artistak estreinatuko du gaualdia, « Emazteen zauriak » erakusketaren ekimenez hori ere, indarkeria jasan duten emazteen testigantzen berri ematen duena. Catherine Cabrol argazkilariak azaldu duenez, ikuspegi artistiko desmartxa horrekin konprometitu zen Marie Trintignant laguna galdu ostean. Erakusketa hau suprefeturako hesietan ezarria izanen da azaroaren 22tik 29ra.
« Confession d’une femme hachée », Nanoua konpainiarena, Kaxu galerian antzeztua izanen da azaroaren 24an, igandez, 17:00etan; emanaldia familia plangintzak antolatzen du.
Azkenik, « POV » filmaren inguruko zine-eztabaida bat iraganen da Atalante-ean, azaroaren 25ean, 18:00etan, Léon Lachamp zuzendariaren presentziarekin. Film labur honek bereziki gazte bikoteen barneko bortizkeria jorratzen du. Hiriko hautetsi diren Déborah Loupien-Suarès eta Christian Millet-Barbe-ren parte hartzearekin, baita tokiko erakunde eta elkarteetako partaideekin ere, bereziki Atherbea, ACJPB, herriko polizia eta polizia nazionala, UVIE (Ospitaleko Biktimologia Unitatea) eta fiskaltza.
Xehetasunak> L'Atalante-cinema.org