Aste bat euskaraz Baionan eta Miarritzen © mintzalasai 

Ateleria, Festibala, Aisialdiak

Uste baino gehiago girelako!

Irailaren 16tik 22ra, Mintzalasai festibalaren 13garren edizioa ospatuko da Baiona eta Miarritzeko hirietan.

Data honetan argitaratua

Beste behin, Mintzalasai elkartea osatzen duten elkarteek, Baiona zein Miarritzeko Herriko etxeen laguntza eta partaidetzarekin, 6 egunez, euskaraz praktika daitezkeen 50 animazio proposatzen dituzte bi hirietan. Animazio horiekin erakutsi nahi da euskara eguneroko bizitzan erabil daitekela, edozein tokitan, edozein aukeratan. 

Bere bizitzaren hastapenetatik Mintzalasai elkarteak bere lana eraman du euskararen berrerabilpenaren sustapenerako xedearekin, eta bereziki zentro urbanoetan. Dakigun bezala, euskarak bere bizitza jokatzen du partez zentro urbanoetan. Azken inkesta soziolinguistikoaren arabera, euskara ez da behera joan azken urteotan baina biztanlegoa hemendatzen denez urte guziz, bere erabilpena murriztera doa. Mintzalasai elkartearen parioa euskarari bere tokia ematea da eta jendeak euskararen erabilpenarekin plazerra har dezan eguneroko bizitzan.

Baionako animazioak

Animazioak aipatu arren, egunero atal bat jorratuko dugu. Astelehena, Mugimenduak lantzeko eguna izanen da, asteartea, Gogoetarako tarteak, asteazkena haurren eguna, osteguna, plazerra, ostirala, kultura eta eztabaida, larunbata deskubritzea eta igandea Euskararen besta Miarritzeko Marion aintziran. Baionako animazioetan, euskara iniziazio tailerra, Hika tailerra, filma emanaldia, mus iniziazioa eta txapelketa, euskaraz mintzatzeko bazkaria, Baionaren bisita, pilota partida etab..  Egitarau osoa www.mintzalasai.eus gunean aurki dezakezue.