Double Pony, bi lagunentzako bizikleta euskal kostaldean
Bizikleta partekatuetan Frantziako liderra, Pony, ekainaren 1etik Euskal Herrian eta Landetako hegoaldean instalatuta dago 150 tokitan, 800 ibilgailuko flotaz hornituta. "Double Pony" izeneko bizikleta elektriko hauek eserleku erosoa dute balizko bidaiari batentzat.
Data honetan argitaratua
Bidaiariak benetako jarlekua du, eskuleku finko txiki bat, baita eserlekua ziurtatzeko oin kalak ere. Zerbitzu hau abian jartzeko, bi bidaiarako balio duen doako proba bat eskaintzen da agorrila bukaerara arte. Baionak hogeita hamar bat plaza ditu maiztasun handiko lekuetan, hala nola geltokian, Lesseps kaian, Euskaldunen plazan edo Herriko etxean... “Double Pony”ak 12 hiritan aurki daitezke: Angelun, Baionan, Biarritzen, Bidarten, Bokalen, Ziburun, Getarian, Hendaian, Donibane lohizunen, Tarnosen eta Urruñan.
Mugikortasun Sindikatuaren laguntzarekin sortua, mugikortasun iraunkorraren zerbitzu berri hau bizikletaren erabilera sustatzeko helburuz 2030erako bidaien % 1etik % 8ra igotzeko bizikletaren erabilera politikaren barnean kokatzen da.
Pony, gida liburua
Bizikletak Pony aplikazioaren bidez desblokeatzen dira ibilgailuko QR kodea eskaneatu eta gero. Bidaia geldiaraztea eta ordaintzea, kreditu-txartelarekin, apple pay eta google pay-en, aplikazioan ere egiten dira, App Store-n (iPhone) eta Google Play Store-n (Android).
Tarifak erabileretara egokitzen dira: noizbehinka euro bat desblokeatzea eta 0,19 euro minutuko edo harpidetza bakoitzeko, hilabetean 39 euro bidaia mugagabeentzat eta 29 euro Txik Txak-eko harpidedunentzat. Bidaia sortak ere proposatuak dira : 3€, 45 minutuko 2 ibilandiendako, 24 ordutan egiteko, edo 15 €, 45 minutuko 10 ibilaldiendako, hilabete baten buruan egiteko.