Elkartasuna
Handi'gnité, proposamenak hautuan
Data honetan argitaratua
Ekintzen artean, elkarteekin lankidetzan eraikiak, ibilaldiak, ibilgailu egokituen probak eta bazkaria itsuan. Ludikoak, praktikoak eta murgiltzaileak, beren mugimendurik edo ikusmenik ez duten pertsonen errealitatea eta egunerokotasuna puntualki eta modu sekularrean bizitzeko aukerak izanen dira.
- Azaroaren 21a osteguna, 11:30etik 14:30era, Askatasun plaza – doako animazioa
APF France Handicap elkartearen partaidetzarekin: besaulkiaren ibilbidea egin, lehenik besaulkian dagoen pertsona gisa eta ondotik bultzatzaile gisa. Herriko etxearen inguruan eguneroko oinarrizko ekintza batzuetan, eraikinetan sartu eta atera, igogailua hartu, autobus geltoki batera joan, Askatasun plazatik mugitu, etab.
Ibilbide bera « itsuan » ere proposatua izaten ahalko da, sentsibilizazio helburu berdinarekin.
Bizikleta etzan lasartearekin eta bere ordezkari Jean-Marc Eyheraberryrekin, 2022ko munduko etzandako bizikleta txapelduna, bizikleta etzan, handibike edo beste trike batean probatzea proposatua izanen da! Mugikortasun-esperientzia eskumuturraren indarrarekin!
- 15:00etan, Askatasun plaza – doako animazioa
APF-ak eta bere kideek flashmob elbarri/osasuntsu bat proposatzen dute. Koreografia 14:30etik goiti erakutsiko da Askatsaun plazan. You Tube-en ere ikusten ahalko da.
- Azaroaren 23a larunbata
Kalostrape jatetxea, Marengo karrika 22. Apairu bat ilunpetan – ordaindu beharreko animazioa
Hitz ordua 11:30ean makila zurien laguntzaz ibialdiak egiteko. Apairua 12:30etik goiti, begiak estalirik, bizikidetasun une nahasi samar baten bizitzeko, ikusmen urrikoen laguntzarekin, aholku eta animo onak eskainiko dizkizuetenak.
Menua 30 €: sarrera bakarra, platera aukeran (haragia edo arraina zehaztu behar izena ematerakoan), deserta bakarra, kafea eta arnoa barne. Izen ematea > p.jaureguiberry@bayonne.fr, azaroaren 15a ostirala aitzin.
Aste honen karietara, beste proposamenak laster argitaratuak izanen dira.