Auzotegien bizia
Eraikinen oinetako landaredia
Data honetan argitaratua
Begetalizazio dispositbo baten egitea edo mantentzea segurtatzeko engaiatzen den pertsona, kolektibo edo elkarte orok begetalizazio baimena eska dezake. Horretarako idatzitako xarta bet errespetatzeko konpromisoa hartu behar dute. Behin tramitatua izanki, txostenek, herriko zerbitzuen laguntza ukanen dute beren fase operatiboan.
Zein leku begetaliza daiteke ?
Ezarpen orok bermatu beharko du zuhaitzen, pasabide publikoen, oinezkoen, zikloen eta ibilgailuen segurtasunarendako eta espazio publikoaren irisgarritasunarendako begirunea.
Lurrean landatzea hobetsiko da eta eraikin baten oinean, zuhaitz baten oinean, belardun uharte txikietan, eremu mineralizatuetan, espaloietan edo plazetan, Hiriak estaldura kendu eta gero.
Lurrean landatu ezin denean, landatzeko edukiontzietan landatzen ahalko da landaretza. Edukiontzi horiek, hiriak hondatzen ahalko ditu, proiektuaren izaeraren arabera, auzo guzietako altzarien karta bat errespetatzeko.
Izenpetzaileakbere kargurako altzariak ere proposa ditzake, baldin eta Hiriak tamaina eta diseinua baliozkatzen baditu.
Zein espezie abantailatu ?
Landaretza baimenaren titularrak konpromisoa hartzen dute jendearentzat arriskurik ez duten landareak hautatzea bai eta hirian landatutako espezieak garatzea oztopatzen ez dutenak. Proposatutako espezieak tokiko klimara egokitu eta ekosistema-eginkizuna bete beharko dute. Batez ere zuhaixka txikiak dira hobetsi beharreko espezieak, baldin eta heldutasunean metro bateko goratasuna gainditzen ez badute, iraunkorrak, urteko edo bi urteko landareak, barazkiak, landare aromatikoak (albaka, menda...) eta fruitu txikiak (marrubiak adibidez).
Eskaera nola egin ?
Landaretza-baimena eskaera linean inprimaki baten bidez egin behar dira. Proiektuak urte osoan zehar pausa daitezke. Hala ere, proiektuak instruitzeko epea (urriaren 1etik, ondoko urteko martxoaren 31ra), landaketen urtarokotasuna, lorontziak egiteko epea, izan daitezken gatzgabetze lanak eta esleitutako aurrekontua kontuharturik, komenigarria da zure proiektua urte bakoitzeko abenduaren 1a baino lehen helaraztea. Horrela, proiektu eramaileak bere aukerak emendatzen ditu bere proiektua bukatua izan dadin egiten ari den landaketa sasoirako. Proiektua indibiduala edo kolektiboa izan daiteke; kasu horretan, landareztaze baimena izanen zaio izendatutako proiektu eramaileari.