Plazatik katedralerako ikuspegi ezin hobea. © Laurie Dumora 

Kultura, Irakurketa

Auzora irekitako mediateka

Zentroko mediateka berritzen ari da, bi urtetik gorako proiektua da. Proiektu handi hau, herriko erdigunean, erronka askori erantzuten die, horietako bat, etengabe, publiko guztiei, adin, gizarte-baldintza edo mugikortasun-maila desberdinak dituztenei, harrera egitea.

Data honetan argitaratua

Gizarte erronka hori ongi baino hobe azaldu du Ann-Sarah Laroche, mediatekaren zuzendariak,  otsailaren 7an xantierraren bisita baten ondotik. "Lehenengo zentroko liburutegia horma, hesia eta landareen atzean ezkutatuta zegoen. Hesia zeharkatzeko ausarta edo lekuetara joateko ohituta egon behar zen, adierazi du. Gazteetan pentsatzen dut, batzuetan apur bat lotsatiak, ingurukoak agian apur bat austeroak zirela." Beraz, etorkizuneko mediatekaren hautuetako bat kanpora irekitzea izan da, hesietatik kentzea. Plaza eder honek metro karratu gehiago irabazi ditu, eta argi arnas hartzen du, bizilagun erraldoi, Santa Maria katedralaren aurrean. Irekiera ederra da, bertan sartzen denarentzat eta bertan denbora pasatzen duenarentzat.

Espazio irekiagoa

Lehenengo apezpikutegia, batez ere bildumak dituena, jatorrizko arkitektura errespetatuz berritu da, 70eko hamarkadako eraikina aldiz, berrantolatu da. Harrera azalera 2.400 m²-ra heltzeko, solairu bat irabazi du - jendea harreratzeko espazioa bikoiztu beharra zegoen - eta plazara eta katedralera oso irekita dago. Lehen plano handiak eta terrazak perspektiba berri batzuk apreciatzeko aukera ematen dute. Barnealdea oso irekia da, argi ahalik eta gehien sartzen uzten duena. Espazioak interes, adin eta erabileren arabera antolatu dira: beheko solairua gobernatzaile kalera ematen duena haurrentzako da, lehenengo solairua gazte eta helduentzako, eta hurrengoa literaturako eta dokumentaletarako. Publikoaren praktikak eta eskaerak erantzuteko, mahai-joko espazioak, bideo-jokoak, musika estudio bat - instrumentuak maileguan hartzeko aukera, audio, digitaleko laborategia, lanpostu konektatuak... sortu dira. Ez dira gela txikiak, baizik eta espazio zabalak eta areto txikiak. Aitzinaldeko irekiera ederren eta atzeko patio handia mantentzeagatik, guztia argi naturalaz betea da. Hori da eraikinaren indar handia.

Liburutegia 2025eko udan emana izanen da, udazkenean ireki ahal izateko.

Informazio gehiago > mediatheque.bayonne.fr

Baionako mediateka hiriko zerbitzu publiko gehien bisitatuena da, 10.000 harpidetatik gora ditu, horietatik %80 baionarrak. 320.000 liburutik gora ditu, eta 19.300 mailegu baino gehiago egiten ditu hilero. Zentroko zerbitzua Santa-Gurutzeko mediatekaren, autobuseko liburutegiaren, eta kanpoko ekintzen programa osatzen du.