Apirilaren 17an, ostegunean, musika-haurtzaro tailerrak antolatu dira Maurice Ravel Kontserbatorioan, ama-laguntzaileen eta haien ardurapean diren haurren parte-hartzearekin. Hiriko Lehen Haurtzaroko Erreleboak koordinaturik, lehen tailer hauek antzeko hitzorduez segituak izanen dira, haur guzien sentsibilitate musikalaren pizteko. 7 hilabete eta hiru urte bitarteko haur ttipiak egon dira bertan.