Ingurumena
Lehen hiriko mini-oihanaren landatzea San Bernat auzotegian
Data honetan argitaratua
Lehenbiziko basoa San Bernat Banka etorbidean da, Akira Miyawaki botanikariren metodoaren arabera landatua, 1.200 zuhaitz-kimu dituena. Metodo horren interes nagusia hiri-basoetako gune ttipi horiek arras laster hazten laguntzea da. Hala, baso-zuhaitz biziki gazte eta ttipiak dentsitate handiarekin (3 ale metro karratuko) eta hausaz landatu dira, nonbait han tenis-zelai baten izariko espazio mugatuan. Tokiko barietateak eta lehorteari ihardukitzaileak lehenetsi dira. Hiru urteren buruan, landareak hautespen natural pean ezarriko dira eta berehala garatuko dira.
Mantentze-planak zuhaitzen hazkundearen bilakaeraren segimendua egitea eta gunea garbitzen jarraitzea aitzinetik ikusten du. Baina batez ere, natura egiten uztea da printzipioa!
Landaketa lanak martxoaren 17an hasi ziren eta asteburu honetan bururatzea igurikatua da.
Baiona Hiriaren Ondare zuhaintsuaren gidalerroak
Ondare zuhaintsuaren Eskema nagusia 2020an sortu da: molde iraunkorrean denen segurtasuna bermatzen du urte guziez 5 000 zuhaitzen kontrolaren eta ikerketaren bidez. Zuhaitzen multzoaren berritze eta garapen plana dauka ere, helburua parkeetan, loretegietan eta espaloietan erroldatu 13 000 apainketa zuhaitzetatik 16 000ra pasatzea da hemendik 2026 gabe. Eremu publikoan lan egiten duten enpresei zuzendu zuhaitzaren Ituna idaztea ere aurreikusten du.