Bonnat-Helleu Museoaren eraberritze eta handitze lanak hiri-eraldaketa handi batekin batera datoz. Datozen egunetan, Jacques-Laffitte karrikak bere birmoldaketari ekinen dio, museoaren ingurua edertzeko eta irisgarritasuna hobetzeko. Sartzean, Frédéric-Bastiat karrikak prozesu bera segituko du, Bonnat-Helleu Museoko bisitarien zirkulazioa erraztuz.
Proiektuare xedea da museoaren inguruak segurtatzea eta mugimendu leunak bultzatzea. Antolamenduak harrera atari zabal bat aurreikusten du, oinezko eremu zabalduak, eta bizikletak eta minutu geldialdiak egiteko eremuak. Arreta berezia ematen zaio auzoa berdetzeari, bost soro-astigar landatzearekin eta banku eta farolekin uharte freskoen sorrerarekin. Bestalde, lurraren desiragazgaizteak euri uren kudeaketa hobea eta ingurumen iraunkorrago baten sortzea lagunduko du.
Helburua bikoitza da: berritutako museoaren ondare arkitektonikoa nabarmendu eta bisitariei eta bertako bizilagunei ingurune atsegina eskaintzea, Euskal Museora eta Baionako Historiarako bide argiarekin. Proiektu hau Baionako hirigunearen modernizazio dinamika zabalago baten baitan kokatzen da, horrela hiriaren erakargarritasun kulturala indartuz.