Aurélien Delwood eta Maurice Ohana eskolako bi haur Didam-ean. © Sébastien Hiribarren 

Erakusketa

Didam eskola-umeei irekia

Duela bi urte, maiatzean zehar, didamek ikasleei ateak irekitzen dizkie sorkuntza egoitza batean. Aurten, Maurice Oana eta Jules-Ferry eskoletako CM1 eta CM2ko 44 ikasle Aurélien Desbois-Delwood eta Laurent Terras artistekin ari dira lanean.

Data honetan argitaratua

Transit 2023 izenaz bataiatua, operazioa La Source Garrouste elkarteak hautatutako artistekin egiten da. Bertan, Euskal Hirigune Elkargoak hiri-antolamenduari buruz egindako « Aturri ibaiaren eskuinaldea » ikuspuntuaren berri ematen da. Beren erresidentziaren abiatzean, haurrek agindu gisa 2050ean Aturri ibaiaren kaiak zer izanen diren irudikatzea zuten. « Bi indargune agertu ziren proiekzio-joko horretan: ura igotzeko beldurra eta sozialki lotzeko beharra » komentatzen du Aurélien Delwood-ek. Beraz, bi bizitegi mota pentsatu zituzten bi parametro horiek integratzeko: bata, airetara igotzekoa, eta bestea, pilotisen gainean eraikitzekoa ». Familia bat egon daitekeen edo partekatua izan daitekeen etxe bakoitza, nahi duen elkartasuna eraikitzeko, besteekin ere lotzen da txirrista, eskailera edo igerileku baten bidez! Aurélien Delwood-ek laguntzen ditu proiektuaren parte honetan, eta, lehenik, Urban sketcher direlakoen antzera, Didam inguruko karriketan diren etxeak erreproduzitzera gonbidatu ditu.

Ondotik, beren irudimenari bide emateko aukera izan dute, beren ametsetako etxeak asmatuz. Gero, artistak marrazki guzien fresko sintetiko bat egin du auzo bat berreraikitzeko..

Ura orotan

Ibaiaren presentzia auzo berriaren lanketan nabarmena denez, ikasleek modu kontzepualagoan lan egin dute Laurent Terras bigarren partaidearekin. Fluxu mugimenduak erreproduzitzen dituen sistema bat asmatu dute. Fluxu eta errefluxu mugimenduak erreproduzitzen duten sistema bat irudikatu dute. Laurent Terras-ek azaldu duenez, « asmoa Aturri gainezkatzeak irudikatzea zen, itsasertzetan pixkanaka irabaziko duten uhinak erreproduzituz ». Haurrek hodi multzo bat jarri dute eta bertan ura sifoiaren teknika erabiliz ibiltzen da. Uraren soinua ekoizpeneko bozgoragailuek jaso eta zabalduko dute – plastikozko botila handiek erresonantzia-kaxak bermatzen dituzte.

Instalazioa, tailerren itzultzean,  Didameko atarian plantan ezarria izanen da ekainaren 2tik 18ra. Artistak dioenez, « sorkuntza horrek erakusketa aretoaren barnealdea eta kanpoaldearen arteko lotura eginen du. Ura normalean bere lekurik ez duen espazio batean sartuko balitz bezala. Marcel Duchamp eri egindako keinu bat bezalakoa, bizikleta-gurpil bat museo batean erakusten zuenean! » Beren testuinguruan elementuak baztertzeko eta sormena bultzatzeko modu bat.

Xehetasunak > bayonne.didam.fr