Bayonne Pays Basque abesbatza Herriko Etxean errezibitua
© Sébastien Hiribarren 

Kultura

Euskal kantuari dedikatua den abesbatza mistoa

Jordi Freixak zuzenduta, 2022 ko urte bukaeran sortu zen Bayonne Pays Basque abesbatza. Euskal ahozko musikaren erradiazioan eta garapenean soilik aritzen den abesbatza profesional bakarra. Talde hori Iparraldeko hiru euskal probintzien eta Hegoaldeko lau euskal probintzien berezitasuna da.

Data honetan argitaratua

2022ko urriaren 13ko deliberoaren ondotik, Baiona Hiriak Kultura-proiektu horri babesa eskaini zion, eta 30.000 euroko dirulaguntza eman zuen 2023ko urterako.

Azken hilabete hauetan, elkarteak batez ere abesbatzaren eraketa, taldearen egituraketa eta lehen kontzertuen prestaketa izan du ardatz. 2022ko abenduko eta 2023ko urtarrileko entzunaldien ondotik, zortzi kantari emazte eta zortzi kantari gizon hautatuak izan dira lehen entsegu ziklo trinko batendako, euskal obra zahar edo berrien lehen egitarauaren eratzea ahalbidetuz.

Abesbatzaren lehen kontzertuak programatuak dira.

  • 2023ko ekainaren 25a, igandea, abesbatzak bere lehen jendaurreko emanaldia eskainiko du Kontari Landarbaso haur abesbatzak Sainte-Croix elizan, Les Mémorarables jaialdiaren baitan emandako kontzertuaren ostean;
  • 2023ko agorrilaren 24an, osteguna, emazteen Otxote kontzertu bat iraganen da San-Izpirituko kolegialean, Paseo festibalaren barne.
  • 2023ko urriaren 5ean, osteguna, Aste Urdina dela-eta (San Andres elizan) izanen da korua.
  • 2024ko otsailaren 11n, igandea, kontzertu bat emanen da Soustons-en hiriko programazioaren baitan.

Bere engaiamenduaren arabera, elkarteak bee lehen bitartekaritza ekintzak gauzatu ditu Baiona Gainaldean. Ekainaren 5ean, astelehenean, koruaren entsaio bat iragan da Charles-Malégarie eskolan, ikasleen aitzinean.

2023ko ekainaren 25ean, igandez, EPHAD Harambillet-eko egoiliarrendako kontzertu bat antolatua izanen da egoitzan berean.


Elkartea Xiberoan, Baxe Nafarroan eta Lapurdin lehen kontzertu ziklo bat emateko antolaketan da.

Koru profesionalaren lehen ekoizpena aurkezteko, kontaktuak hartzen ari dira Nafarroan zein Gipuzkoan.