BBoy Link break dantzaria © Street Art studio 

Kultura

"Lauga Côté Scène" azkarki hasten da

« Lauga côté scène » 2024-2025 denboraldia hip-hop dantzaren , « Beat Street Day », ezinbesteko hitzorduarekin hasten da, azaroaren 24an, igandez, 15:00etan, Laugan.

Data honetan argitaratua

Hamaikagarren urtez, Street Art studio elkarteak, Baiona Hiriaren laguntzarekin, goi mailako dantza lehiaketa hau antolatzen du, Estatu mailako eta nazioarteko dantzari anitz bilduko dituena, prezio biziki eskuragarria duen ikuskizun ikusgarri batendako.

Hamaikagarren urtez, Street Art studio elkarteak maila handiko dantza lehiaketa antolatzen du, Baiona Hiriaren laguntzarekin. Duela urte batzuetatik hona, Baionako lehiak Frantziako eta nazioarteko break dance eta « dantza zutik » eliteak biltzen ditu. Goi mailako lehiakide hauek lehen mailako epaimahai batek (aurten « waacking »-ean berezitutako Viola dantzari italiarra, azken edizioko irabazlea izan den Brieuc dantzari angeluarra eta « Mugi » 1vs1 « All style »-erako) ikuztatuko ditu. « Break » atalerako, epaimahaia honako hauek osatuko dute: BBoy Link, Frantziako eszenan bere sormen estiloagatik ezaguna eta aitortua, Migthty Jake, Red Bull BC one Venezuela bereziki irabazi zuen dantzari venezuelarra eta bere balentria akrobatikoengatik ezaguna, eta azkenik, Punisher, powermoove-aren legenda frantsesa.

Lauga Côté Scène

Denboraldiak azaroan segituko du, beste bi hitzordurekin: Errobi talde mitikoaren kontzertua, hilabetearen 29an (ostirala), eta Danakil Frantziako reggae taldearen kontzertua, hilabetearen 30ean (larunbata). Ines Reg umoristaren ikuskizun berria abenduaren 8an iraganen da, igandez, 18:00etan. Programazioaren parte handi bat PASS CULTURE gisa etiketatuta dago, 15 eta 20 urte bitarteko publikoak Estatuak sortutako kultura-kredituaz goza dezan. Xehetasunak > pass.culture.fr).

Informazio gehiago > Lauga Côté Scène