1, 2, 3 Soleil haurtzaindegiaren inaugurazioa 2024ko irailaren 19an © Mathieu Prat 

Lehen haurtzaroa

Haurtzaindegi bat eta haur eta gurasoentzako harrera leku bat inauguratu ditu Hiriak.

Herriko kontseiluak 2023ko otsailean bozkatu izan den 2023-2026 Lehen Haurtzaro Eskema Zuzendariaren ekintza izarra, « 1,2,3 Soleil ! » mikrohaurzaindegiaren sortzea eta haurren lehen harrera-lekuak guraso gazteen beharrei erantzuten die.

Data honetan argitaratua

« Bulle d’air » deitua, Baiona Hiriko haur-buraso harrera-lekuaren irekiera iragan zen joan den maiatzaren 23an Baiona Gainetako Santa-Gurutze auzoko bihotzean dagoen 3 bis lokalean. Deneri irekia den gune bat da, izen emaiterik gabekoa, dohainik eta anonimoki, haurren sozializaziorako eta autonomiarako prestatzen duena. Gainera, gurasoei parada ematen die beren artean trukatzeko eta edozein galderaren erantzunak ukaiteko, beren haurren hezkuntzari eta garapenari buruz. Lehen haurtzaroko bi profesional abegikor daude astelehen eta ostegun goizetan, 9:00etatik 12:00etara. 30 familia baino gehiago joaten dira, erregularki, leku horretara, sortu zenetik.

Hiriak 2018an sortua, Herritarren Etxeak hartzen du burasotasunari laguntzeko gailu berri hau, haurrei eskainitako gune bat egokitzeari esker. Beste elkarte eta dispositibo batzuk errezibituak dira herritarren etxean eta haur eta guraso harrera lekuaren irekitze orenetatik kanpo. « Zuper Fête », egunean, urriaren 12an, Hiriko zerbitzuek familien galderei erantzunen diete « Bulle d’air » erakusmahaian.

Haurtzaindegi berri bat 0-3 urtekoen harrera eskaintza dibertsifikatzeko

« 1, 2, 3 Soleil! » mikrohaurtzaindegiaren moldaketa pentsatua izan da, haurren elkarbizitzaren, iratzartzearen eta loratzearen laguntzeko, doinu ezti eta lasaigarrietan. Egitasmo pedagogikoa, bestalde, naturaren aurkikuntzara eta mundura irekitzera bideratua da. Haurrek, beraz, Gaskoien Plazako merkatura sartzeko parada dute astero, eguraldiak laguntzen duenean, gertuko plazara eta inguruko azpiegituretara oinez heltzeko errexak, hala nola mediateka. Gaur egun, 12 haur errezibituak dira mikrohaurtzaindegian, giza tamainako zaintza modu bat eskaintzen duena, familiek biziki estimatua.

Orotara, hiriko hiru mikrohaurtzaindegi PSU tarifan (36 leku gehiagorendago) eta proiektu pribatu eta elkarte eramaileen laguntza Hiriko Gidaritza eskeman sartuak dira. "1, 2, 3 Soleil !" beraz lehen mikrohaurtzaindegia da. « Foyer Soleil » izandakoaren hutsuneari esker, mikrohaurtzaindegi bat ezarri ahal izan da, 135 m²koa, CAF bezalako bazkideen eta ama-haurrentzako babes-zerbitzuaren laguntzarekin, haurren harrerari bereziki dedikatua. Haur tikiak hartzeko egitura bat sortzeko inbertsioa kontsekuentea da. Baina Hiriak jakin du Caf64aren palanka finantzarioak erabiltzen proiektuari laguntza emateko. Inbertsio-proiektuaren kostu osoa 208.000 € koa da (zergarik gabe), eta CAF64ren parte-hartzea 165.000 €-koa dela (zergarik gabe) estimatzen da.

Xehetasunak > crèches et microcrèche