© Coro Ahots 

Koruak, hiru egun kantuz Baionan 

Nazioarteko koru festibala iraganen da Baionan Urriaren 29, 30 eta azaroaren 1ean.

Data honetan argitaratua

Baionako hiria eta Ezin Aseak peñaren elkarlanari esker, « Koruak »festibala ate joka dugu egutegian. Heldu diren urriaren 29, 30 eta azaroaren 1a bitartean Baiona hiriko ondareko hiru gune ospetsutan: San Izpirituko elizan, Tenplu protestantean eta Michel Portal antzokian, hemengo zein kanpoko hainbeste koru entzuteko parada ezin hobea eskainia zaigu. Urriaren 29an, Ipar Euskal Herriko hemeretzi koruk (emazte koruak, gizon koruak eta koru mistoak) beraien botz eta kantu ederrenak eskainiko dituzte; dudarik gabe momentu goxo baten pasatzeko eta gozatzeko plazerra izanen da. Kantua munduko hizkuntza denez, antolatzaileek kanpoko koruengan ere focus berezi bat ezarri dute aurtengo festibala honetan. Honela, urriaren 30ean Jordi Freixak zuzendutako Veus-Cor infantil amics de la Unió (Granollers-eko) abesbatza eta azaroaren 1ean Iruñako Koro Ahots abesbatza gomita bereziak  oholtza gainean izanen ditugu gure plazer handienarentzat.

Xehetasunak : Direction de la Culture et du Patrimoine, affaires.culturelles@bayonne.fr / 0559466159