Merkataritza
Bertako produktu freskoez hornitu Baionan
Data honetan argitaratua
Merkatua Baiona hiriaren bihotzean
Asteko egun guzietan zabalik:
- Astelehen, astearte, asteazken, osteguna: 7:00-13:30
- ostirala: 7:00-14:30
- larunbata: 6:00-14:30
- igandea eta besta egunak : 8:00 - 14:30
Merkatua Gaskoien plazan Baionako Gainetan
Asteazkenero 8:00etatik 13:00etara, aire zabaleko merkatu anitza: ekoizleak, barazki eta fruitu saltzaileak, arrain saltzaileak, munduko zaporeen jatekoen prestatzaileak… Baina baita arropak, fantasia bitxiak, osagarriak…
Tokiko ekoizleen merkatu bat Merkatuaren inguruan
Larunbatero Merkatuko plazan, Errobi ertzean eta zubietan, 8:00etatik 13:00etara.
Merkatuko plazan, Roquebert kaian, ekoizle anitzek proposatzen dizkizute beren labore eta etxaldeetatik datozen sasoiko produktuak : barazkiak, fruituak, arraultzeak, gasna, txarkuteria, okindegi eta gozotegia… eta bio!
Chaho kaian eta Pelletier karrikan artisauek eta merkatariek osatzen dute eskaintza hau.
Polo-Beyris plazako merkatua
Ostiralero 8:00etatik 13:00etara: arrain saltzaile, hegazti saltzaile, harakin, jatekoen prestatzale, fruitu eta barazkiak… eta foodtruck bat kafe baten inguruan hitz egiteko.
Merkatuak San-Izpiritu auzoan
Ostiralero 8:00etatik 13:00etara: fruituak eta barazkiak, errotagailua, erreximentak eta eztia… auzoko dendarietan egindako erosketak osatzeko.
Marquisat plaza: elikagaien merkatua
Gambetta plaza baratzea eta Errepublika Plaza: elikagaiez kanpoko merkatua (artisauak eta merkatariak).