Duela guti arte, eta batzuetan oraindik ere, guraso batzuek ikastoletan pentsatzen dute euskarazko erakaskuntza pentsatzen dutenean. Guti batzuek jakiten dute beraz, beren haurrak herriko etxean izen emate tenorean, eskola publiko elebidunak ere badirela. "Alta, irakaskuntza elebiduna edo elebakarra hautatzeko, gogoetaldi bat hartu behar da maiz, Christian Malmose Euskararen Erakunde Publikoko kideak azaldu duenez. Ez da erabaki hutsala."
Orduan, azken urteetan, Hezkuntza, Lehen haurtzaroa eta EEPko langileak gurasoen aitzinera doaz hiriko eta elkarteetako haurtzaindegietan. Sentsibilizatzen dituzte eta galderei erantzuten diete. Aurten, haurrak etxean zaintzen dituzten gurasoak hunkitzeko, bilkura publikoak ere proposatzen dituzte. Ondokoa otsailaren 4an iraganen da, 18:30ean Jean-Moulin eskola elebidunean. Egin beharreko urrats administratiboei, ekarri beharreko dokumentuei, eta, beraz, elebitasunari buruzko informazio ukaiteko aukera izanen da. Baionako eskola publikoak sektorizatuak badira, elebidunek beren sektore propioa dute. Horrela, beti aurkitzen ahal da eskola elebidun bat etxetik hurbil.
Elebitasunaren aldeko zaletasun bat
Baionako 14 eskola publikoetatik, 8 elebidunak dira. "Hiriaren ahalegin handi bati esker, bi eskola gehiagok sail elebidun bat ireki dute 2024an: Aristide-Briand eta Prissé, gehitu du Christian Malmose-ek. 2024an, eskola publikoetan erregistratutako izen emate berrien % 35a atal elebidunetan egin dira, 2023an % 29 eta 2021ean % 19 zirelarik." Emendatzn ari den kopuru horrek azaltzen du, hein batean, publikoaren eskaintzaren emendatzea, baina baita gurasoei ematen zaien informazio maila gero eta zehatzago eta osoagoa dela.
Izen-emate hitz ordua hartzeko: hezkuntza zerbitzua 05 59 46 60 32, 05 59 46 61 30, 05 59 46 60 45 ou gestionadministrative.education@bayonne.fr
Eskolan elebitasunari buruz jakiteko: OPLB 05 59 26 70 03.