Ingurumena
Bi eskola patio begetalizatuak
Data honetan argitaratua
Saint-Etienne auzoan kokatua, Aristide-Briand eskolako patioa guztiz asfaltatuta zegoen eta jolastokia erabat degradatuta. Joan den otsailean Berdeguneen sailaren esku-hartzearen ostean, 150 m² asfalto kendu, bost zuhaitz landatu eta joko berriak instalatuak izan dira. Landesetako pinuaz eginak, Hiriko arotzek diseinatu dituzte.
Aldi berean, Oihana ikastolako patioa desmineralizatu eta landareztatua izan da 280 m²-tan. Heskai tikiak udaberrian landatuko direla aurreikusten da. Han, bizikleta pista bat antolatua izanen da, eta, pedagogia gune bat eta baratze bat gehituko dira.
Info gehiago > Projet TES