Zeramikaria, grabatzailea, instrumentu-egilea, jostuna, bitxigilea, larrukigilea, mosaista, koadernatzailea, luthierra, erlojugilea, zurgina… Guztiek dute gogoz ikuslen topaketara joateko, beren jakintza partekatzeko, hasteko, beren sorkuntzak, ibilbideak eta unibertsoak aurkezteko. Beste kontsumo modu batzuk bultzatzeko eta bokazioak pizteko elkarrizketa egokia.
Erakusketak
Aurten, « Traits d’union » izeneko erakusketak hogei bat arte-artisauen lanak erakutsiko ditu, Bolborategiaren aparteko gunean, XVII. mendean eraikitako hiriaren defentsa-elementu gisa. Espazioa eta objektuak taularatuko ditu Julie Boucherat zeramikariak, Mano Mani tailerrekoak (sarrera librea eta doakoa 10:00etatik 18:00etara). Arte-artisauen eta sormen artisauen erakusketa eta salmenta ere burutuko da Roland-Barthes zelaian karpa baten azpian. Filmak, pista joko eta bisita gidatuak proposatuak dira ere egitarauan.