Etorkizuneko ZFEm-an zirkulatzeko parada ematen duen Crit’air pegatinetako bat © Sébastien Hiribarren 

Higikortasunak

Baiona Mugikortasuneko Isurpen Tikiko Eremuan sartuko da

2025eko ekainaren 1ean, Euskal Herrian, Tarnoze eta Hendaia artean kokatuak diren 11 kostaldeko herritako Mugikortasuneko Isurpen Tikiko Eremu (ZFE-m) bat indarrean sartuko da, eta horien artean, jakina, Baiona aurkitzen da.

Data honetan argitaratua

Definiziotik has gaitezen. Mugikortasuneko Isurpen Tikiko Eremu (ZFE-m) bat ibilgailu kutsagarri gehienak zirkulatzeko baimenik ez duten eremu geografiko bat da. Hona hemen ingurumenari buruzko berri ona.

Beraz, zein dira kutsagarri gisa hartzen diren ibilgailuak?

Ibilgailuak sei pegatinatan sailkatzen dira; antzinakoak direla uste diren ibilgailu batzuk ez dira sailkatzen. Horiek, eta Crit’Air 5 pegatina dutenak, ezin dute ZFE-m ean zirkulatu, 6:00etatik 20:00etara, asteburuak barne. Ondoko hauek dira:

  • 1997ko urtarrilaren 1a baino lehen matrikulatutako gasolina ibilgailuak eta furgonetak (28 urte baino gehiago 2025ean);
  • 2001eko urtarrilaren 1a baino lehen matrikulatutako diesel ibilgailu eta furgonetak (23 urte baino gehiago 2025ean);
  • 2006ko urriaren 1a baino lehen matrikulatutako ibilgailu astunak (19 urte baino gehiago 2025ean);
  • 2000ko ekainaren 1a baino lehen matrikulatutako bi gurpil motordunak (25 urte baino gehiago 2025ean)

T kategoria (traktorea) edo C kategoriako (katenarioa) ibilgailu eta nekazari tresnak ez dira Crit’Air pegatinaren menpe, eta beraz, ZFE-m ean zirkulatzeko baimena dute.

Nola erakutsi fede ona?

Nahikoa da 3,81 €-ko kostua duen Crit’Air pegatina baten eskuratzea eta ibilgailu batean ikusteko moduan itsastea. Pegatina honek ibilgailuaren kutsadura maila adierazten du.

Non egin pegatinaren eskaera?

Panelek zonaldeko sartze-ateratzeen berri ematen dute. Legez kontrako ekintza bat izanez gero, 68 €-ko isun finkoa ezarriko da auto, bi gurpileko ibilgailu eta furgonetentzat, eta 135 €-koa ibilgailu astunentzat. Salbuespen eskaerak posible izanen dira apirilaren 15etik goiti.

Xehetasunak > communaute-paysbasque.fr