Lors de l'édition 2021, un concert de la famille Boujalal avait été proposé en ligne © Famille Boujalal 

Kultura

Aniztasuna ohoretan Baionan

Aniztasunaren astearen bosgarren edizioa martxoaren 1etik aitzina iraganen da Baionan. Animazioak antolatuko dira eskoletan, Albert-Camus kolegioan eta Bizi Hiritarraren Etxeetan eta Moulin d'Arrousets aisialdi zentroan.

Data honetan argitaratua

Kultur ekitaldi batzuk publikoari zuzenduak dira ere: paregabeko emazteei buruzko erakusketa Mediatekan, lineako zine-eztabaida laikotasuna gaiari buruz, eta webgune honetan martxoaren 1etik aitzina hedatuko den Boujalal taldearen kontzertua. 

Atelierrak, ikusgarria eta rallya haurrei soilik zuzenduak zaizkie mementoko 2021eko martxoaren lehen astean, martxoaren 1a (Bereizkeriarik gabeko eguna) eta 8a artean (Emazteen eskubideen aldeko nazioarteko eguna) . Parte hartzen duten 30 elkarte eragileen mobilizazioak eta egoerara egokitzeak, posible izan orduko beste proposamen guziak burura eramatea ahalbidetuko dute.

Boujalal taldea eta Abdellah, The Voice Kids 2020ko finalista

Hiri barneko MVCan grabatua otsailaren 28an, Mohammed eta Khalid Boujalal anaiek alaitu kontzertuak beste musika kulturei ireki tradiziozko musika marokoarra entzuteko parada eskainiko du. Bikotearen ospea egin du nahasketa honek, Iparraldean ontsaxko ezaguna. Nass El Ghiwan 70. hamarkadako marokoar taldearen estandarrek dute haien  errepertorio gustukoena osatzen. Oud eta derbouka instrumentuen soinuaren laguntzaz, euskal musikaren errepertorio tradizionala ere dute ikertzen. Abdellah, Mohamed semeak bere kantuak kantatuko ditu kontzertu honetan,  2020ko The Voice Kids telesaioaren epaimahaia bere boz ederrarekin loriatu zuenak. 

Martxoaren 3an, asteazkenarekin, 2005ean egin François Hanss-en "La Séparation" filma emanen da, 1905eko legearen mendeurrena kari.  Webgune honetan  hedatuko da ere filmaren ondotik eraman zen eztabaida.

Aniztasunaren asteari buruzko argibide gehiago