Musika
Adineko baionar bati kantua eskaini !
Data honetan argitaratua
Arrantzaleak , Hegoak, Gogoaren Baitan, Volver, Emmenez-moi edo oraino La Montagne, Le pénitentier, Mistral Gagnant, hautua zabala, ainitza eta hunkitu nahi den belaunaldiari egokitua da. Hogei bat minutu iraunen duen emanaldia Baionan bizi diren 1961eko urtarrilaren 1a aintzin sortu pertsonei zuzendua zaie.
Emanaldiak segurtazeko Hiriak Gorka Robles, Gérard Luc, Philippe Plotkin eta Raphaël Hiraboure artistak atxikiko ditu. Hitzorduak finkatzeko gisan, Hiriko langile batek emanaldiaren hartzailea deituko du, eskainiko zaion kantuaren izena salatu gabe ustekabearen berri emanen dio, baina eskaintza luzatu dionaren izen-deiturak zehaztuz!
Emanaldiaren denboran, hesi keinuak eta osasun neurriak errespetatuko dira.
> Argibide gehiago eta eta linean izena emateko orria(izen emateak eginen dira ordu tarte libre kopuruaren mugan)