Kluben arteko zikloturismo ateraldiak ere antolatuak dira © COB 

Txirrindularintza

100 km-ko erronka, laguntzarekin edo laguntzarik gabe

Apirilaren 13an, Igandez, Club Olympique Bayonnais-ek emazteei 100 km-ko ibilbide bat egitea proposatzen die, desnibelik gabe, laguntza elektriko edo gaberekin.

Data honetan argitaratua

Hau lehen aldia da. Izan ere, emazteak gero eta gehiago dira bizikletan, baita distantzia luzeetan ibiltzeko ere. Horren froga: COBeko zikloturismo sailak dituen hogei lizentziatuetatik erdiak emazteak dira. Larunbat arratsaldero ibilten dira, hamarnaka kilometro egiten dituzte, eta apiriralen13an parte hartuko dute, interesa duten txirrindulari guziekin batera, 100 kilometroko ibilaldi batean. Bukaeran, FFVélo-k (lehen Zikloturismo Federazioa) emandako ziurtagiri federala luzatuko zaie. "Baldintza bakarra ibilbide osoan batez beste 13 km/orduko abiaduran ibili izana izanen da, Michel Camy klubeko zuzendaritzako kideak azaldu duenez. Asistentzia elektrikoko bizikletak onartuak dira. Horrela, egun horretan ez da hainbeste abiadura neurtua izanen dela baizik eta erresistentzia. Erregina txikiaren segitzaileen diren emazteentzat aukera erronka atsegin bati aurre egiteko!"

Hogeita hamar parte-hartzaile espero dira COBetik, Rossi etorbideko 16. zenbakian, 8:00etatik 9:00etara bitartean abiatuko den proba honetan zeina abiapuntura itzuliko den. Lehen heltzeak 12:00ak edo 12:30ean espero dira.

Xehetasunak eta izen emateak > michelc64@hotmail.fr