Pisook 19 urte ditu eta euskaraz eta frantsesez kantatzen du. Sei izenburuko lehen albuma argitaratu du eta plataforma guzietan aurkitzen ahal da. © Ville de Bayonne 

Musika

Askatasunean rapeatu

19 urte dituela, Euken-ek, Pisoo ezizenez, bere « Nahi nuke » lehen diskoa atera du, non euskaraz zein frantsesez rapeatzen duen. Deskonplexaturik, hizkuntza batetik bestera pasatzen da gazteriari hainbat axola zaizkion gaiak kantatzeko.

Data honetan argitaratua

Donibane Garazin sortua, Seaskan, Ikastolen federazioan, murgiltze sektorean eskolatua izan da, Baionako Etxepare lizeoraino. Batxilergoaren ostean, Miarritzeko aisialdi gune bateko hiritar zerbitzurako, misio baterako atxikia izan da haurrekin lan egiteko. Haiekin kantu bat sortu du.

Bere kantari ibilbidea goizik hasi da, seigarrenean zelarik, eta lagunekin rapa egiten zuen. Haiek izan dira Pisoo ezizenez bataiatu dutenak, gaur egun atxikitzen duen eszenarako izena. Era guzietako musikak entzuten zituen, rapa eta reggaea batez ere, beste unibertsoetara irekita izaten segitzen zuen bitartean. "Erori" kantuan bereziki, lirismoaren eragina nabari da. Kantu horretan, OPH-ek, Iparraldeko eta Hegoaldeko gazteriak ere biziki segitua, beste euskal rapero batek parte hartzen du.

Kontzertuan aurkituko ditugu uztailaren 27an Maulen eta agorrilaren 2an, Miarritzeko Festilasai festibalean.

Baionako Bestei buruzko komunikazio kanpainaren baitan, Pisook bere lekukotasuna eman du, Bestak ederragoak izan daitezen lagunduz. Berea eta beste anitz aurkitzeke daude bayonnemaville sare sozialetan  (Instagram eta Facebook).