Kultura
Euskal ohiduraren bihotzean
Data honetan argitaratua
Aurpegia egur-ikatz hautsez belzturik, itxura
beldurgarria du Olentzerok. Lehen, haurrei
beldur egiteko erabilia zen. Haren boneta eta
jantzi higatu zikinek gogorarazten dute
Olentzero mendian, animale basa eta alegiazko izakien
eremuan, bizi eta lan egiten duela. Igitaia erabiltzen du
abar zamak mozteko. Saturno jainkoaren igitaiaren gisara,
urtea bi garaitan zatitzen duen solstizioaren mozketa
misteriotsuaren sinboloa da ere. Duela aspaldi, Olentzerori
gizon itxura eman aitzin, igitaia bat zintzilikatzen
zen supazterrean haur gezurtariak edo ohera joan nahi
ez zutenak mehatxatzeko. Ikazkinaren fama txarra oroitarazten
du arno xahakoak. Osagai harrigarria urari
zuzenduak baitziren usaian urte bukaerako ospakizunak.
Pirinioetan, aroztegi ugari zeudenez, hauen ibilarazteko
hain garrantzitsua zen ikatza irudikatzen du ikatzez
(eta ez goxokiez!) beteriko zakuak. Baina, sinbolikoki,
bizi lokartuaren seinalea da ikatza, bai eta neguaren
ondotik lurra berotzen berriz hasiko den sinboloa ere.
Mezularia da…
Olentzero, gure jatorriko menditik jaisten den ikazkina,
berak ere ulertzen ez duen mezu baten ekarlea da.
Galdera anitz bururatzen zaizkio Olentzerori eta erantzun
guti. Mundua mundu denetik, Unibertsoaren aitzinean
dagoen existentziari aurre egin behar izan diete gizon eta
emazteek... Euskaraz ari da Olentzero. Dakarren mezua,
neguko solstizioarena: “gauari gaina berriz hartuko dio
egunak, argiak iluntasuna garaituko du” sinplea, denboraz
kanpokoa eta sakona da, aldi berean. Itxaropena eta
balioak aipatzen ditu. Olentzeroren mitoa aldatuz joan
da denbora iragan ahala, eta oraingo munduan ere oihartzuna
dauka. Eta, gaur egun haurrei zuzentzen bazaie ere,
denek partekatu ohidura bat izaten jarraitzen du. Eta
goxokiak banatzen dizikie tipiei ikazkinak... Kontsumo
jendartetik biziki urrun! Oroitarazi behar da ere, Euskal
Herriko hiri eta herri guzietan ospatua dela Olentzero...
Urte bukaera honetan, Olentzeroren Lagunak elkarteak Olentzerori buruzko liburuxka pedagogiko hirueleduna (frantsesa, euskara, gaztelania) argitaratu du. Lehen mailako haurrei zuzendua, euskaren erakaskuntza eskaintzen duten Iparraldeko eskola publikoetan zein pribatuetan banatua izan da.