Julien eta Freddy Bourgneuf karrikako show-room-ean © Mathieu Prat 

Biek optikari parea egiten dute

Bourgneuf karrikatik pasatzen, gau-urdin kutsuko erakusleiho batek interpelatzen zaitu, bi bidoi horiz hornitua, bistako betaurrekodun erakusmahai gisa balio dutenak...

Data honetan argitaratua

 

Optikarien begilagunak, hau da, ez seriekoak baina neurriz gainekoak baizik. Hurbiletik begiratuta, lanbidea oso eskasa da, Pariseraino joan behar da baliokidea aurkitzeko.

Edo Baionan gelditu, udaz geroztik Baiona Txikia auzoan instalatuak diren Julien eta Freddy ezagutu.

Haurtzarotik betaurrekoen zale amorratua da Julien, ez daki zergatik, baina lanbideak erakarrtzen du, lanbide honetara heltzeko cursus osoa segitu du, CAP delakotik hasita BTS oktikaraino Oscar Estevesekin ( Frantziako langilerik hoberena 2015ean) haren ikaskuntza sakondu aurretik.

Freddyk Juran egin zuen Frantziako langile onenen eskola, profil zientifikoari atxikia, eta Pascal Lacottek formatu zuen. Amorratua da. Perfekzionistaren estereotipoa.

Ongi ikusi

Sare sozialen bidez elkar ezagutu dira eta ongi ulertu dira. Beren sorkuntzei ikusgarritasun haundiagoa ematea erabaki zuten, Bourgneuf karrikan, L’Atelier Tresallet irekiz. Denda pentsatua izan da interesa pizteko, begiradak beren bildumarat zuzentzeko eta beren artesau lana preziatzeko, tailerra dendaren gibelaldean kokatua delarik, leiho zabal baten gibelean. Hemen, bildumaren modeloak neurriz kanpokoak direla erraten da, bezeroaren aurpegira egokitzen direnak, bere neurrira eta bere morfologiaren arabera eginak. « Egia erran, ez dugu inolako prozedurarik aurpegi bati armazoia proposatzeko », azaltzen du Freddyk. Bixtan da, proportzio arau batzuk ezagutu eta errespetatu behar dira, gure solaskidearen psikologia jakin bat hauteman behar da, haren usadioak ezagutu behar dira. Gaineratekoa feeling-a da. Gure helburua armazoia daramanaren nortasunari egokitzea da, zein sublimeatu edo goratu.. » Armazoia beiraren kalitatearekin konbinatzean, Julienek eta Freddyk miopia handiak ahaztaraztea ere lortzen dute, baita harekin usu lotzen diren lenteen lodiera ere.

 

Neurritik neurrira

30 bat modeloko bildua izateaz gain, bi bazkideek sorkuntza purua, edo neurri haundi batean eskaintzen dute ere. Azetatoan edo bioazetatoan, bilduman bezala, edo ur-bufaloaren adarrean. Hoberena. Indiako merkatuko bidezko merkataritzaren arauen arabera erosia, adarra laborantzarako erabilitako animalien addarretatik dator, bizitzatik hiltzera pasatu dira. Karbono arrastoa mugatzeko behar beste eskatua da. « Lehengaien kalitatearekiko eta ekologiarekiko sentikorrak gara, gehitzen du Julien-ek. Bi muga horien arteko erlaziorik onena bilatzen dugu. Hala, azetatoa Italiatik dator, abiseria Alemaniatik, hain puntakoak diren optikaren alor horietan adituak diren herrialdeetatik. »

Informazio gehiago > tresallet.fr