ZATOZ GASKOIZ MINTZATZERA BAIONARA

Baionako Gaskoi Akademia

Gaskoi Akademia, Academia gascona de Baiona – Ador, tradizio gaskoi aldarrikatua duen Baionako San Izpiritu auzogunearen bihotzean dago. 1926ko maiatzaren 7an sortu zen, eta gaskoiaren erabilpenaren eta bizitasunaren babestea eta hizkuntzaren hedatzea ditu xede.

Baionako hiriarentzat, kultura eta hizkuntza aniztasunaren sustatzea, eta beraz, euskararen eta gaskoiaren garatzea, garrantzitsua da, Baionako historiaren eta nortasunaren funtsezko osagaiak baitira. Mendez mende, bi hizkuntza horiek hiriaren aberastasuna, berezitasuna eta erakargarritasuna elikatu dituzte, baita, oro har, Ipar Euskal Herriarena ere. 2018an, Baionako hiriak Akademiaren egoitza osoki berritu zuen.

Gaskoiaren erabilpenaren eta bizitasunaren garatzea

Akademiaren eginkizun nagusia gaskoiaren ahozko eta idatzizko erabilpenaren eta bizitasunaren garatzea da. Gaskoiaren akademiak Baionako eta itsasaldeko Aturri ibarreko tradizioak biziarazten ditu, bereziki lurralde horietan baliatzen den gaskoia.