Libreplume eta Bouquinville ttipi
Libreplume elkartearen xedeak kultura denen eskura ematea eta jendeen arteko harremanen sortzea dira. Horretarako, topaketak bultzatzen ditu: haurrekin, familietan, belaunaldien artean eta tokiko eragileen artean. Elkartea 2002an sortu zen. Egun, Baionan dago, 6 bis Jouandin etorbidean.
Libreplume elkartearen jarduna 4 ardatzen inguruan antolatua da:
- "Irakurketa" ardatza: goraki irakurtzeko animazioak, egoitzan, haurtzaindegietan, ikastetxeetan, parkeetan, PMIaren egoitzan, jende ibiltarien harrera guneetan eta beste.
- "Formakuntza" ardatza: animatzaileek profesionalei proposatzen dizkieten formakuntzak biltzen ditu: liburutegi eta mediateketako langileentzat, lehen haurtzaroko langileentzat…
- "Gertakari" ardatza: elkarteak antolatzen duen haurrentzako "Petit Bouqinville" jaialdiko azokako ekintzak biltzen ditu, batez ere. Elkarteak beste jaialdi, azoka, haur ttipien aste eta hainbat kultura-gertakaritan ere parte hartzen du.
- "Idazketa eta animazio" ardatza: liburuen arloan antolatzen diren animazioak biltzen ditu: idazketa tailerrak, eskola inguruko jarduerak eta proiektu pedagogikoak.
Elkarteak frantsesezko eta euskarazko tailerrak antolatzen ditu, erregularki, bere egoitzan: nini irakurleak, pijama gaubeilak, ipuin asmaketa tailerrak, asteazkenetako "liburuak eskura" proposamenak, irakurketa taldeak, euskara burasoei transmititzeko tailerrak…
Elkartearen ekintzen berri ukateko, haren Facebook orria bisita.