Hiriaren ekimena
Hautuzko jendarte laguntza
Hazkurri laguntza
Aste guziez, janari saskiak (epizeria, barazkiak, esnekiak, kontserbak...), urririk banatzen ditu HJLZ-ak, honen parte bat Baiona eta Euskal Herriko Hazkurri bankutik datorrelarik. Laguntza hau minima sozial edo dira sarrerak FSL baremoaren araberakoak dituzten Baionarrei zuzendua zaie.
Xehetasunak: 05 59 50 67 50
Finantza sokorriak
HJLZ-eko administrazio kontseiluak haren lehentasunen eta herritarren beharren araberako sokorri mota desberdinak sortu ditu.
Laguntza hauek molde desberdinetan esleituak izaten ahal dira: laguntza pertsonalizatu txekez, diruz edo beste pertsona bati ordainduz... eta ondoko eskuhartze arloak hunkitzen dituzte: bizibidea, energiari sostengua, opor egonaldiei laguntza, ahalmen urriko pertsonari laguntza, hondamen baten ondotik bizitegi berri baten atzematearen beharra...
Eskaera oro jendarte langile batek egin behar du (departamenduko kontseilua, HJLZ, FLK, etab.)
Xehetasunak: 05 59 50 50 98
Garraioari laguntzak
Adineko pertsonen mugikortasuna lagundu, gazteenen joan-etorriak erraztu, HJLZ-ak erabiltzaileei prezio apaltzeak onartzen dizkie Euskal Hirigune Elkargoko garraio publikoen sarean.
Zuen egoera eta irabazien ezaugarrien arabera, ziurtagiriak aurkeztuz garraio txartel horiek (harpidetzak eta hilabeteko txartelak) gure aretoetan lortzen ahal dituzue: 30 Gaskoien plazan.
Ondoko hartzedunei zuzendua zaie laguntza hau:
- SMIC-aren heineko irabaziak edo apalagoak dituzten Baionar bizilagun enplegu galdegileak
- Ahalmen Urriko Helduen Laguntza edo ingurumen ireki edo babestuan lanbide jarduerarik ez duten ezindura pentsio baten hartzedunak
- RSA/AEI dispositiboan sartuak diren pertsonak
- CMU-aren hartzedunak
- Geriza politikoa eskatzen duten pertsonak Atherbea zentroko ziurtagiri bat aurkeztuz
- Zergarik ordaintzen ez duten 3. adineko pertsonak eta Baionako Hiriak zehaztu barema baten arabera
Xehetasunak : 05 59 50 67 46
Egoera zaila bizi duten Baionarren aldeko laguntzak plantan ezarri ditu HJLZ-ak. Legezko eta araudizko dispositiboen osotzeko datozen hautuzko jendarte laguntzak dira (hautuzko jendarte laguntzen araudia-2015).