EGUNEROKOAN SOSTENGATZEN ZAITUZTE HJLZ-ak
Etxeko laguntza eta jarraipen zerbitzua (SAAD/ELJZ)
Zuen egoera bezalakorik besterik ez baita, proposatzen dizuegu lehen aldi batean zuen etxera etortzea elkarren artean zehazt ditzagun zuen beharrak eta jarraipen eta etxeko laguntza proiektu indibidualizatu bat plantan ezartzeko gisan.
Aurrekontu bat urririk egiten dugu ondotik eta finantzamendu bilaketa arduratzen den zerbitzura norabidetzen zaitugu.
Zuen etxeetan aitzin finkatu planing baten arabera esku hartuko duten etxeko laguntzailez eta bizi sozialeko langileez osatuak dira gure ekipak. Zuen entzutean, jarraitzen zaituztete usaiako biziko egintzetan baina baita zuen aisialdi pertsonaletan etxean edo kanpora egiten dituzuen ateraldien karietara. Geldi-geldia zuen bizitzako usaiak errespetatzen eta hauek atxikitzen laguntzen entseatuko gara.
Laguntza bat egun guzietako bizitzako funtsezko egintzetan
- Garbitzea,
- Janztea – eranztea,
- Jeikitzea-oheratzea,
- Apairuak.
Laguntza bat egun guzietako bizitzako usaiako egintzetan
- Erosketak,
- Bizitegiaren mantenua,
- Jantzi garbiketa,
- Apairuen prestaketa.
Jendarte eta harreman jardueretan laguntza
- Ibilaldiak elkarrekin egin,
- Zuekin joan mediku edo beste motako hitzorduetara,
- Estimulazioa eta aktibitateak
Zuen egoera pertsonalaren arabera, erakunde publiko edo pribatu batzuek ematen dituzten laguntzei esker zati batez edo osoki diruztatuak izaten ahal dira zuen etxeko laguntza eta jarraipen zerbitzuak:
- Departamenduko Kontseiluaren bidez: Autonomia laguntza pertsonalizatua (APA/ALP) autonomia galtzen ari diren 60 urte baino gehiagoko pertsonentzat, Ahalmen urriaren konpentsazio zerbitzua (PCH/AUKZ) ahalmen urriko egoeran dauden pertsonentzat,
- Erretreta kutxa, Eritasun Asurantza Kutxa, mutualitateak, asurantzen… bidez
Zerbitzu hauei esker zuen xahupenen %50aren heineko zerga apaltzea lortzen ahalko duzue (zerga frogagiri bat helarazia zaizue urte guziz edo eskuhartze bukaeran).
Gure taldeak zuen esku daude azalpen gehiago emateko eta zuen harremanetan sarrarazteko zuen urraspide guzietan sostengatuko zaituen zerbitzuarekin.
Erreferentziazko tarifa | Lanegunak | Igande eta besta egunak |
CNAV tarifa | 25,60€/o | 25,60€/o |
ARDH eta ASIR tarifa | 25,60€/o | 25,60€/o |
DSD tarifa (adineko eta ahalmen urriko pertsonak) | 23€/o | 23€/o |
APA | 23€/o | 23€/o |
Ordainpekoa | 25,60€/o | 25,60€/o |
Beraiek nahi baldin badute, ahalmen urritasun bat edo mendekotasun egoeran dauden pertsonei haien bizitegian egotea ahalbidetzen laguntzen du HJLZ-ak.