HEZKUNTZA, LEHENTASUNEZKO ARDATZA

Hezkuntza Proiektu Orokorra

Baionako Hiriak Hezkuntza Proiektu Orokor bat (HPO) plantan ezarri du, eramaten duen hezkuntza politikari koherentzia, indarra eta irakurgarritasuna ekartzeko xedearekin.

Baiona Hiriko Hezkuntza Proiektu Orokorrak (HPO) balore eta printzipio berak dituzten hezkuntza arloko eragile guzien mobilizazioa eta elkarlana ditu oinarri: laikotasuna, aukeren berdintasuna, elkartasuna, ko-hezkuntza, eskolarekin osagarritasuna, familien esku hartzea, adingabeen engaiamendua eta herritartasuna.

HPOk Hiriko hezkuntza politikaren esparrua osatzen du 0 - 18 urte arteko haurrentzat. Eskolaldiei, eskolaldi inguruko denborei eta eskolatik kanpoko denborei dagokie eta haien arteko egiazko koherentzia bat sortzeko xedea du. Aukeren berdintasunaren erraztean parte hartzen du.

Deskargatzeko Baionako Hezkuntza Proiektu Orokorra

Elkarrekin ikasi, loratu eta aritu!

Urtero, ikasturtearen hastapenean, Hiriak hezkuntza arloko eragileak eta partaideak biltzen ditu hezkuntza arloko gaien inguruko lan eta trukaketa mintegi bat egiteko: gazteen engaiamendua, gurasotasuna, haurtzaro eta gaztaro arloko eskema nagusia, garapen iraunkorraren estrategia.

Mintegi horiek hainbat helburu dituzte:

  • „ Hezkuntza arloko profesional guzien arteko kultura bera garatzea
  • „ Hezkuntza arloko esperientziak partekatzea eta balioztatzea
  • „ Lehentasunez garatu beharreko hezkuntza-ekintza berriei buruz gogoetatzea
  • „ Lurraldeko hezkuntza-eskaintza desberdinen arteko koherentziak eraikitzea eta osagarritasunak bilatzea