Bourse municipale
Goi mailako ikasketak
Baiona Hiriak udal beka bat ematen die goi mailako ikasketak egiten dituzten ikasle baionarrei.
Kontuan izan: Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2024ko irailaren 30a
- posta elektronikoz: bij@bayonne.fr
- gutunez: Info Jeunes Bayonne
Bourgneuf karrika 71 64100 Baiona
Esleipen baldintzak
- 26 urte baino gutiago izatea 2024ko abenduaren 31n.
- Ikasketa beka baten titularra izatea (CROUS edo beste).
- Ikasketak ikaslearen jarduera osoa hartzen duen lanbide batean aritzeko egin behar dira (baliabide profesionalekin metatzea onartzen da, baldin eta lanaldi partzialeko lan bati badagozkio, gehienez ere lanaldi erdi bati).
- Ikaslearen familiak edo ikasleak berak (fiskalki beregaina bada 2024ko txostenean) Baionan bizi behar du 2024ko irailaren 1ean.
- Bekako eskubidea ematen duten ikasketak Frantzian edo Europako Kontseiluko kide den herrialde batean egin behar dira, baldin eta tituluaren baliokidetasuna ofizialki onartzen bada.