7:00etatik GAUERDIra

Wifi publikoa urririk

Baionako hiriaren wifi sare publikoari esker, konektaturik egonen zarete erosketak egitean edo goxoan ibiltzean. Hirian zaretelarik sinpleki konekta zaitezte _Wifi_VilledeBayonne gunera.

Baionak wifi atzipen bat urririk eskaintzen du ondoko tokietan:

  • Askatasun plaza
  • Merkatu plaza
  • Roland-Barthes zabaldegia
  • Kortsario kaia eta Dubourdieu Amiralaren kaia
  • Geltokiko ataria
  • Espainia portalea
  • Euskaldune plaza
  • Paul-Bert plaza
  • Pasteur plaza

Sarearen izena: _Wifi_VilledeBayonne

Hiri Barneko Mediatekan (Gobernadore karrika) eta Turismo Bulegoan (Euskaldunen plaza) ere  konekta daiteke wifiari.

Wifia 7:00etatik gauerdira eskura daiteke, egun guziez. Baionako Besten garaian, 7:00etatik 3:00etara konekta daiteke.

 

Wifia urririk eskuratzeko guneak