Tram'bus

2021eko maiatzaz geroztik, tram'bus-eko bi linea martxan dira. T1 Baiona, Angelu eta Miarritzeren artean eta T2 Tarnoze eta Baionaren artean.

txiktxak.fr/eu sare berriaren mapa
Argibide gehiago > www.trambus-paysbasque.fr

Geltokien izenak euskaraz eta gaskoiez

12 km-tan, 31 geltokietatik iragaten da, horietako batzuen izenak gaskoiez direlarik, eta beste batzuenak euskaraz: Fòrum, Museoak, Joandin, Balishon, Maubèc... Geltoki horiek jatorrizko hizkuntzaren idazkeraren errespetuan idatziak izan dira, toponimia arloko erreferentziazko erakundeek aholkatutako printzipioa betearazteko, hots, Oihan eta Geografia Informazioaren Erakunde Nazionala (IGN) eta Toponimiaren Batzorde Nazionala (CNT). Tokika, Euskaltzaindiak eta Okzitaniera hizkuntzaren Biltzar Iraunkorrak aholku horiek berriz hartu dituzte, haiek baitira gure partaide eta berme zientifiko nagusiak, hizkuntza eta toponimia arloko baieztatzeei dagokienez.

Intermodaleko garraioa errazteko, geldialdiko aparkaleku bat plantan ezarria izan da Baionako Gainetan, Nafarroa merkataritza gunearen heinean. Laster, beste bi plantan ezarriak izanen dira Tarnosen eta Angelun.