ADINEKOA IZATEA BAIONAN

Génération séniors: kirol eta kultura jarduerak

Baiona Hiriko Adinekoen belaunaldia zerbitzuak kultura, kirol eta aisialdi jarduerak proposatzen dizkizu urte osoan zehar, besta eta bidaien inguruan.

Zure zaletasunen asetzeko eskaintza handia eta anitza

Zure nahiaren arabera, zatoz jarduera ugarietan parte hartzera. Irisgarriak eta anitzak dira: kirol-jarduerak, aisialdiak, arratsalde kulturalak, tailerrak, kultura eta musika ikuskizunak, lagunen arteko topaketak, bidaiak…

 

Jarduerei, izen emateari buruz argibide gehiago ukaiteko, Adinekoen belaunaldia zerbitzuarekin harremanetan sar zaitezke.
Berrien jakinean egon zaitez Adinekoen belaunaldiaren Facebook taldekide bilakatuz

Astero, kirol eta aisialdi jarduera desberdinak

Adinekoei hautu zabala eskainia zaie: kirola, kultura, aisialdiak, besteak beste ibilaldiak, ingelesa ikasteko klaseak, zen gimnastika, mahai-tenisa, etab. Aukera guzien horien artean, bakoitzak loratzeko bidea emanen dion jarduera aurki dezake.

Hilabetero, denei zuzendutako ateraldiak.

Urtean hiru edo lau aldiz, Baionatik zenbait kilometrotara, Frantziako beste puntara edo atzerrira, ohiz kanpoko gai zoragarrien inguruko bidaiak egiteko aukera ukan dezakezu.

Hitzaldiak, ondarezko guneen bisitak… proposamen ugari dira denei libertitzeko bidea eskaintzeko, arratsalde kulturala baten denboran.
Egun baten epean, ohiz kanpoko gune baten ezagutzeko edo bazkari bat partekatzeko astia hartzea: hau da "Ihesaldiak" egunen programa, gure eskualdea ezagutzeko parada.
Azkenean, ostegun batez hilabete bakoitz, Bidasoaz bestalderako ateraldi batek mugaz gaindiko herriak ezagutzeko bidea emanen dizu (Urdazubi, Dantxarinea, Ibardin, Irun…).

Beste adinekoekin apairuak partekatzeko aukera ere izanen duzu leku desberdinetan, tokiko orkestren musikaz baliatuz dantzatzeko, kantatzeko eta lagun arteko momentu goxoak iragateko, besta giroan.

Igande batez hilabete bakoitz, Elkarteen Etxea dantzalekua bilakatzen da.

11:00etan, mutxikoetan parte har dezakezu (urririk).
15:00etan, musika talde batek te dantzaldia alaitzen du Elkarteen Etxean.

Musika programazioaren esparruan, Baionako Hiriak denboraldi bereziak proposatzen ditu, hala nola igandeak musikan, non orkestra handi batzuk elkartzen diren. Lauga gela ere goi mailako musika gune bat bilakatu da, duen programazio eklektikoari esker. Baldintza berezietan, musika hitzordu horietara joan zaitezke.

Adinekoak ohoratzen dituen hitzordu nazional hori gure hiriko ekitaldi saihestezina bilakatu da.

Urte osoan zehar jarduera ugari proposatuak baldin badira ere, "Aste urdina" garai berezia izaten da.

Alabaina, aste hau adinekoei zuzendua zaie. Denentzat, ezagutza eta lasaialdi denborak partekatzeko aukera izaten da, Baionako lagun arteko giroan. Elkartasuna, partekatzea, kultura eta kirolaren inguruan, Aste nagusiak jarduera anitz proposatzen ditu: kabaret ikuskizuna, ibilaldi urdina, etab.

"Adinekoen belaunaldia: Aste Urdina" gida liburuxkan, izena emateko eta parte hartzeko behar dituzun argibide guziak aurkituko dituzu.

 

Déclic txartela urririk emana zaizu. Zergapetuak ez diren baliabideak dituzten Baionarrei, kulturarako eta kirolerako irispidea errazten die. Kasu honetan baldin bazara, prezio murriztuak ukanen dituzu "Adinekoen belaunaldia" zerbitzuak proposatzen dituen kultura eta kirol jardueretan parte hartzeko.