Baiona, anitza eta hain berezia
Baiona, harresiez inguratu hiria
Igarobide eta errotze sakoneko lekua izanik, Euskal Herriaren ataria eta munduari erabat irekia zaion portu bat da aldi berean Baiona. Kaiak erabiliz bidaiatzen dugu, « numquam polluta » (« nehoiz ez zikindua »), latinerazko lema ofizialak azkartzen ahal baizik ez duen konplexurik gabeko zentralitate bat aldarrikatuz. Baina harresiez inguratu hiriak jakin izan du hamabost bat setiori iharduktzen eta XV. mendearen erdian, Frantziako Erregeak Baiona berriz hartu ondotik eraikia izan den Gaztelu Berriak hiriaren inguruentzako bezain bat haren bihotzerako ere militar zaintza bat eskaintzen du, haren arkitekturari esker.
Baiona, hiri-nagusia
Zentralitate bokazio honek Baionari ematen dio Euskal Herriko hiri-nagusi zeregina administrazio, kultura eta ekonomia arloetan, duela milako bat urte jadanik Lapurdiko hiri-nagusia izan zen moduan. Erreferentziako markatal gune bat da ere komertzio mailan nortasun azkar eta aniztuari esker. Hedatzen den determinismo erakargarri honek dudarik gabe harrera lur abantailatua bilakarazten du eta baionar biztanleriaren kopurua geldi-geldia emendatuz doa, 50 000ko zenbakia gainditzeko gaur egun.
Jadanik hala zen duela 500 urte, iberiar penintsulako Juduek, Inkisizioaz ihes egiteko, xokoletaren segeretu gozagarriak hiriko atelerietan inportatu zituztelarik, edo garai berriagoetan euskal errefuxiatuek poteoa Baiona Ttipiko ostatuetan bizi sozialaren arte gisa garatu zutelarik.
Baionar jendetasuna
Haren adarra pusatzen du Espainiak ere, Baionako zezen plazan Frantziako zezenketa gune zaharrena kokatuz edo tapen gastronomia miniatura sarraraziz, Errobi bazterreko freskotasun berrian. Baionar nortasun guzien elkarguneko jendetasuna azkenean, nortasun azkar desberdineko hiru auzotegik hiriaren bihotzean haragiztatzen dituztenak: Baiona Handia, Baiona Ttipia eta San Izpiritu.
Bestarako gaitasuna
Haren auzotegien batura da Baiona, bata besteari sekula hetsirik egon gabe, haien inguruak marraztu dituen Vaubanen gustukoa izanen ez bazen ere. « Besta gaitasuna » ere, jendetasuna, musika, xingarra ospatzeko edo, uda minean, Frantziako herri gertakizun arrakastatsuenetakoa bilakarazten duten hiriko Bestak aktiboki partekatuz bokazio hau aldarrikatzeko. Edo Aviron Bayonnaiseko errugbi zaleak Top 14ko ikusle taldeen elitera iganaraziz.
Kolore, arte eta historia, nortasun eta pasio osotasun hau da Baiona. Maisu baten margolana, Paris eta Madril artean bilduma paregabea zaintzen duen Bonnat-Helleu arte-eder museoko obra bikainetara eramaten gaituena. Baiona, harrian grabatu ñabardura epizentroak haren nortasun anitza eta hain berezia moldatzen du, duda izpirik gabe.