Mintzalasai festibala irailaren 19tik 25era © Mintzalasai 

Festibala, Gazteria, Aisialdiak

Mintzalasai, denek denentzat

Mintzalasairi esker euskara denen aho eta belarrietan.

Publié le

Joxean Artzek zioen «  Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ez dutelako ikasten, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik. ». Horrelakorik ez dadin gertaMintzalasai jaialdia heldu den irailaren 19tik 25era iraganen da. Euskeraren presentzia eta lekua bermatzeko asmotan, Baionako Herriko Etxea eta elkarteen arteko lanari esker  jaialdi honen karietara, tailerrak (kantua, mutxikoak), animazioak (arno dastaketa, kontzertu), bisitak (Euskal erakustokia, Baiona, DIDAM), kirola (arraunketa) eta haurren eguna izanen dira ardatz nagusi.

Egitarau zehatza eta jakin beharreko guziak mintzalasai.eus/eu