Mintzalasai festibala irailaren 19tik 25era © Mintzalasai 

Festibala, Gazteria, Aisialdiak

Mintzalasai, denek denentzat

Mintzalasairi esker euskara denen aho eta belarrietan.

Data honetan argitaratua

Joxean Artzek zioen «  Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ez dutelako ikasten, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik. ». Horrelakorik ez dadin gertaMintzalasai jaialdia heldu den irailaren 19tik 25era iraganen da. Euskeraren presentzia eta lekua bermatzeko asmotan, Baionako Herriko Etxea eta elkarteen arteko lanari esker  jaialdi honen karietara, tailerrak (kantua, mutxikoak), animazioak (arno dastaketa, kontzertu), bisitak (Euskal erakustokia, Baiona, DIDAM), kirola (arraunketa) eta haurren eguna izanen dira ardatz nagusi.

Egitarau zehatza eta jakin beharreko guziak mintzalasai.eus/eu

18:00>19:45 BAIONA Avironeko egoitza

ESTROPADA INIZIAZIOA
Talde izpiritua eta sentsazio paregabeak, joan gaitezen denak itsasontzi gainera gure arba[1]soek egiten zuten bezala! Ez goaz bale ihizira baina kasik! IBAIALDE

20:00>21:30 BAIONA Biltxoko Elkartea
INDIANOAK, DANS LE SILLAGE DE NOTRE HISTOIRE
Dokumentalaren proiekzioa eta mintzaldia. Mundua txikia da eta euskaldunak beti izan gira itsasoari idekiak. Irudi zoragarrien mentura… PEÑA BILTXOKO

18:00>19:00 Baiona Eusko Ikaskuntza
MEDITAZIOA & ARNASKETA
Eusko Ikaskuntzako atea ideki, eta Amaia Mu[1]jicarekin eser gaitezen gure barne bakea bilatzeko. Arnasketa, lasaiketa dena horretan da! EUSKO IKASKUNTZA

19:00>20:00 BAIONA Eusko Ikaskuntza
EUSKARA ETA FEMINISMOA
Nola uztartu euskara eta feminismoa gaur egun? Zerk (des)berdintzen ditu? Idurre Eskisabalen mintzaldia.
EUSKO IKASKUNTZA