[Texte à traduire en "Basque" :] © Ville de Bayonne - Trajectoires 

Haurtzaroa

Usaiako ihauterien ordez ikusgarri ttipiak eskoletan

Osasun krisiarengatik, Ihauteriak ez dira aitzineko urteetan bezala gertatuko. Horien ordez, Hiriko Gertakariak eta animazioaren zuzendaritzak geletara ikusgarriak jinaraztea proposatu die Baionako eskolei, publikoei zein pribatuei.

Data honetan argitaratua

Zortzi tokiko artista - musikari, kantari, mago, kontalari edo zirkuko, eta antzerki konpainia gelaz gela eskolaz eskola ibiliko dira otsailaren 1etik 5era. Denen osagarria zaintzeko, parte-hartzaileak eskola zuzendariak eta irakasleak ados eman dira osasun protokolo zorrotza obratzeko. Koadro honen barnean, 26 eskoletatik gehienek Hiriak luzatu proposamenari baikorki erantzun dute.

Usaian ez bezala, haurrak ez dira saldoan mozorroturik jalgiko 2021ean - bainan eskolan bai. Halere , arteak eskaintzen dituen emozioez baliatuko dira, gorputz eta buru ongizatearen faktore ezinbestekoa.

[Texte à traduire en "Basque" :]