Huit marchés alimentaires existent à Bayonne © Ville de Bayonne - Mathieu Prat 

Merkataritza

Séqué auzotegian LHIBE bat sortzen ari da

Séqué auzotegiko bizitzaileak Arrousetsekoekin elkartu dira LHIBE baten sortzeko. Oraino beste bazkide batzuk bilatzen ari dira agorrileko aitzin-ikusi astekako lehen banaketarako.

Data honetan argitaratua

Hasteko, Bidaxunen bio laborantzan berriki jarri Marie eta Julien Petrichor baratzezain bikote gazteak hornituko ditu saskiak. Agorrilean, "ratatouille on bat egiteko emanen dute", hasi zen alai Louise Ropars, LHIBE * sortu zutenetariko bat : tomateak, kuiatxoak, piperrak, tipulak, baina ere entsalada, meloia...  Neguan, eltzekaria egitekoa!". Hamar bat biztanle dira mementoko desmartxari lotu zaizkionak, baina "beste bospasei familiarekin abiatu beharko lirateke, laborarientzat errentagarria izan dadin", erran zuen. Gauzak ongi badoaz, gero erabakiko dugu, lagun guzien artean, LHIBEaren eskaintza aberastuko dugunez, ogia, gasna, eztia eta abar gehituz. "              

Izan ere, ekimena pixkanaka eraikitzen ari da, metodikoki. "Proposamena seriosa izan zedin, etxaldera joan ginen duela aste batzuk. Eta itzultzean, denak konbentzituak ginen ekoitzi barazkien kalitateaz ", ondorioztatu zuen emakume gazteak.

Séqué Auzotegiko Etxean asteazkeneko merkatuan egiten diren salmentei osagarria eskaintzeko xedez, barazkien banaketa aste hastapenean eginen da, astelehenean edo asteartean, saskien prezioak 10 eta 15 €-tan finkatuak izanik. 

Urraspidea aurkezteko informazio bilkura auzotegiko erabilera anitzeko gelan izanen da, Loustaounaou bideko 36an, maiatzaren 17an, astelehenarekin, 18:00etan.
Argibide gehiago eta izen emateak > Louise Ropars, 06 18 44 98 61 edo

amapseque@gmail.com

* LHIBE LaborantzHerrikoi eta IraunkorraBabesteko Elkartea